Euskal Herriko Kapadoziari begirada berria

Batzuk klaustrofobia eragiteko gai diren zulo txikiak dira. Beste batzuk, berriz, askoz handiagoak dira, eta barruan ibiltzean ematen du erraz bidaia daitekeela denboran zehar. Baina guztiek dute amankomuneko ezaugarria: bikainak dira, mendian tailatutako harribitxi zoragarriak. Faido, Laino eta Markinez herrietan daude kobazulo artifizial horiek, Trebiñuko zonaldean, eta aspaldiko garai baten testigu isilak dira. Kobazulo eremitikoak […]

Leer más Euskal Herriko Kapadoziari begirada berria

Halloween, paganismoa ate joka

Urriaren 31an baliteke etxeko txirrinak jotzea. Eta akaso etxeko atea irekitzean mozorrotutako hirukote bat agertuko zaizu. Tira, zalantza askorako tarterik ez dago. Mozorroen atzean ezkutatzen den hirukotea Naia, Ibai eta Junek osatuta dago, herriko ume bihurri horiek. “Trikimailua ala tratua” esango dizute seguruenera. Eta zuk hiru aukera izango dituzu. Tratua onartu eta gozokiak eman ala […]

Leer más Halloween, paganismoa ate joka

Munia, ahaztutako arabar erregina

Asturiasko Fruela I.a erregeak (757-768) baskoien aurkako erasoaldia burutu zuenean, lurraldeak eta harrapakinak baino gehiago eskuratu zuen. Bere sorterrirako bueltan emakume gazte bat eraman zuen berarekin batera. Alfontso III.aren kronika da garai horretako gertakarien berri ematen digun dokumentu ia bakarra, eta bertan ere asko ez da azaltzen Muniari buruz. “Baskoiei egindako gerra harrapakinaren parte zen […]

Leer más Munia, ahaztutako arabar erregina

Aita santu galduaren bila

Garai zeharo gatazkatsua izan zen Europan, baina bereziki Italian eta Vatikanoaren inguruan. Tirabira politikoek Alejandro IV.a aita santua (1254tik 1261era agintean) Erromatik alde egitera behartu zuten. Era horretan hasi zen aita santuen exilio garaia, ia mende batez Erromatik kanpo egin behar izan zutelako. Hain zen egoera kaxkarra, ezen aita santu hori Viterbon hil zenean bere […]

Leer más Aita santu galduaren bila