Zianobakterioek oxigenoaren sorgin-gurpila abiatu zutenekoa
Iraultza biologiko edo tektoniko handietara jo behar izan gabe, Lurrean izan diren oxigeno mailaren gorakada handiak azaltzeko eredu berria plazaratu dute ikertzaileek. Ziklo biogeokimikoen arteko berrelikadura baten bitartez azaldu dituzte gertaera hauek.
https://zientziakaiera.eus/2020/01/01/zianobakterioek-oxigenoaren-sorgin-gurpila-abiatu-zutenekoa/
Milimetro gutxitan kabitzen diren beldurrezko istorioak
Hainbat liztor espeziek euren arrautzak beste intsektu baten barruan txertatzen dituzte, eta pozoia erabiltzen dute, artean bizirik daudela, larbentzako bazka modura erabiliak izan daitezen. Kasu batzuetan, gainera, biktimak berak larba defendatuko du.
https://zientziakaiera.eus/2019/12/25/milimetro-gutxitan-kabitzen-diren-beldurrezko-istorioak/
Marteko goiko atmosferaren haizeen mapa osatu dute
MAVEN zundak eskuratutako datuetan abiatuta, NASAko ikertzaileek Marteko goiko atmosferan izaten diren haizeen norabidea eta indarra zehazteko modua izan dute. Lurrarenak baino sinpleagoak direla ikusi dute, eta egonkorragoak.
https://zientziakaiera.eus/2019/12/18/marteko-goiko-atmosferaren-haizeen-mapa-osatu-dute/
Karbono dioxidoa jateko gai den bakterioa lortu dute laborategian
Ingeniaritza genetikoaren eta bideratutako eboluzioaren tekniken bitartez, azukrea beharrean CO2az elikatzeko gai den Escherichia coli bakterioaren aldaera bat garatzea lortu dute.
Usteak erdi ustel: ez dirudi likenek landareei bidea ireki zietenik
Lur idorraren kolonizazioan likenak aitzindariak izan zirela ustea zabalduta dago adituen artean, landareei bidea ireki zietelarik. Arrazoi sinplea da: egungo ekosistemetan hala gertatzen da gehienetan. Baina datu berriek erakusten dute seguruenera hori ez zela hala izan.
Marteko metanoaren misterioari oxigenoarena gehitu zaio orain
Momentuz azalpenik ez duen oxigenoaren gorabehera neurtu du Curiosity ibilgailuak Gale kraterrean. Oxigeno gutxi egon arren, urtaroen arabera kopurua %30 aldatzen dela kalkulatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/11/27/marteko-metanoaren-misterioari-oxigenoarena-gehitu-zaio-orain/
Saguzarrak: izurriteen aurkako aliatu ustekabeak
Iberiar penintsulako saguzarren elikadura aztertzean, biologoek ikusi dute sarri izurrite bihurtzen den pinu-beldarraren kontrolean ardura garrantzitsua dutela ugaztun gautar txiki hauek. Baso-kudeaketetarako estrategiak diseinatzerakoan hau kontuan hartzeko modukoa dela uste dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/11/20/saguzarrak-izurriteen-aurkako-aliatu-ustekabeak/
Ziurgabetasuna eta ustekabea omen dira musikaren arrakastaren gakoak
Ikertzaile talde batek ondorioztatu duenez, abesti bat denboran garatzen den heinean, etorri behar den akordeari buruzko espektatibak sortzen ditu entzuleak, eta horrek plazera eragiten dio.
Apokalipsiaren ondoren esnatu zirenean, ugaztunak hor ziren
Duela 66 milioi urteko iraungipen masiboaren atzean ozeanoen azidotzea izan zuen garrantzia nabarmendu dute zientzialariek. Krisiaren ondoren ugaztunek izan zuten garapen izugarriaren adierazle den fosil bilduma berria ere aurkeztu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/11/06/apokalipsiaren-ondoren-esnatu-zirenean-ugaztunak-hor-ziren/
Mesopotamiako zeruak gorriz estali zirenekoa
Babiloniako oholtxo kuneiformeetan agertutako idazkunak eta zuhaitzen eraztunetan bildutako karbono isotopoak alderatuta, zientzialari talde batek duela 2700 urte inguru gertatutako eguzki-ekaitzak identifikatu ditu.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/30/mesopotamiako-zeruak-gorriz-estali-zirenekoa/
Morrontzaren zantzuak, Brontze Arotik bertatik
Erdialdeko Europako Brontze Aroko etxaldeetan desberdintasun sozialen frogak aurkitu dituzte ikertzaileek. Arkeologikoki hori baieztatzea guztiz zaila izan arren, lehenengo esklabotzaren zantzuak izan litezkeela iradoki dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/23/morrontzaren-zantzuak-brontze-arotik-bertatik/
Txorien garunean oroimen faltsuak txertatzea lortu dute
Optogenetikaren teknika baliatuta, eta gurasoen irakaspena jaso gabe, txori espezie bati abesti baten zatiak “irakastea” lortu dute ikertzaileek. Etorkizunean gizakien artean ikasketa arazoak tratatzeko lagungarria izatea espero dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/16/txorien-garunean-oroimen-faltsuak-txertatzea-lortu-dute/
Mundu mikroskopikoan ere ‘ikasten’ dela proposatu dute
Pavloven baldintzatze klasikoaren bitartez amebak ikasteko gai direla proposatu du ikertzaile talde batek. Minbizian gertatzen den metastasi prozesua hobeto ulertzeko baliagarria izango delakoan daude zientzialariak.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/09/mundu-mikroskopikoan-ere-ikasten-dela-proposatu-dute/
GJ3512b du izena, eta planeten eraketari buruzko teoria kolokan jar lezake
Izar nano gorri baten inguruan orbitatzen duen gasezko planeta erraldoi baten berri eman du astronomo talde batek. Dagoen tokian egonda, zientzialariek diote gaur egun onartuen dagoen teoriak ezin duela azaldu planeta horren existentzia.
Mendietan daude gordeta bioaniztasunaren gakoak
Alexander von Humboldt naturalistaren jaiotzaren 250. urteurrena baliatu dute berak hasitako bidea urratzeko, eta argitzeke mantentzen den misterio bati erantzun bat ematen saiatzeko: zergatik biltzen den horrenbeste bioaniztasun mendien inguruan.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/25/mendietan-daude-gordeta-bioaniztasunaren-gakoak/
Ai gazte zoro hauek eta euren kortex prefrontal lotsabakoa!
Edozein estimuluren aurrean auto-kontrola galtzeko joera norbanakoaren araberakoa bada ere, nerabezaroan bereziki zailagoa da inhibizioa kontrolpean izatea. Gizakietan ez ezik, tximinoetan ere gertatzen da, eta atzean arrazoi ebolutiboa dagoela proposatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/18/ai-gazte-zoro-hauek-eta-euren-kortex-prefrontal-lotsabakoa/
Antropozenoa askoz lehenago hasi zela proposatu dute
Azken hamar milurtekoetan munduan izan den lurraren erabilpena aztertu dute ikerketa erraldoi batean. Duela 3.000 urte inguru gizakiak lurrean zein kliman eragin esanguratsua izan zuela ondorioztatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/11/antropozenoa-askoz-lehenago-hasi-zela-proposatu-dute/
Artikoko eremu urrunetara iritsi dira ere mikroplastikoak
Europako zein Artikoko elurrean zenbat mikroplastiko pilatuta dagoen aztertu dute zientzialariek, eta gizakiak ia jorratu ez dituen eremu hotzetan ere halako partikula ñimiño ugari badaudela ikusi dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/04/artikoko-eremu-urrunetara-iritsi-dira-ere-mikroplastikoak/
Urrundik etorritako eztanda izugarrien atzetik
Lehen aldiz detektatu zirenetik, FRB edo irrati eztanda azkarrek izugarrizko erronka suposatu dute zientzialarientzat, haien jatorria zehazteko modurik izan ez dutelako. Pixkanaka, baina, misterioa argitzen doa, galdera berriak pilatzen diren arren.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/31/urrundik-etorritako-eztanda-izugarrien-atzetik/
Argindarra eta ur garbia, biak prozesu berean
Eguzki-energia erabilita, aldi berean elektrizitatea eta ur garbia sortzeko gai den gailua eraiki du ingeniari talde batek. Oraindik modu industrialean garatzeko dagoen arren, eremu idorretan erabiltzeko aproposa izan daitekeela proposatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/24/argindarra-eta-ur-garbia-biak-prozesu-berean/
Arrazoi dute: zeruan ikusten diren lorratzak kezkagarriak dira
Hegazkinek sortzen dituzten kondentsazio-lorratzak kezka iturri izan daitezke, baina ez konspirazioari lotutako teoriek esaten dutenagatik. Zientzialariek ondorioztatu dutenez, abiazioari dagokionez, zeruan sortzen diren lorratzak dira planeta bereziki berotzen dutenak, hegazkinetako erregai bera baino. Kalkulatu dute, gainera, hodei artifizialen inpaktua hiru aldiz handiagoa izango dela 2050ean.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/17/arrazoi-dute-zeruan-ikusten-diren-lorratzak-kezkagarriak-dira/
Europan inoiz aurkitutako hegazti fosilik handienaren berri eman dute
Ostruka bat baino hiru handiz handiagoa zen hegazti bat ezagutzera eman du paleontologo talde batek. Duela 1,5 eta 1,8 milioi urte bitartean kokatu dute fosila, Krimean, eta Europara sartu ziren Homo erectus espezieko lehen hominidoak iritsi zirenean hegazti hori kontinentean zegoela iradoki dute.
Bizidun txikienek ere badute zeresana krisi klimatikoan
Krisi klimatikoari erantzuna ematerakoan mikroorganismoek duten garrantzia kontuan hartzeko deia egin du zientzialari talde batek. Aditu taldeak ohartarazi duenez, gaiari buruzko eztabaidan mikrobioak alde batera uzteak ondorio garrantzitsuak izan ditzake.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/03/bizidun-txikienek-ere-badute-zeresana-krisi-klimatikoan/
Munduko arrantza eremuek osatzen duten sarea marraztu dute
Ozeanoetako ur-lasterrek eramanda arrainen larbek jitoan egiten duten ibilbidea kalkulatu dute zientzialariek, ordenagailu bidezko simulazio baten bitartez. Ondorioztatu dute mundu osoko arrantzategiek sare erraldoia osatzen dutela, eta elkarrekiko dependentzia handia dutela.
https://zientziakaiera.eus/2019/06/26/munduko-arrantza-eremuek-osatzen-duten-sarea-marraztu-dute/
Adimen artifizialak kolaboratzen ikasi du; momentuz, jokoetan
Deep Mindek hiru dimentsioko bideo-joko batean trebatu du haren adimen artifiziala, eta gizakiak baino askoz hobeto moldatu dela ikusi dute. Ez da konputazio ahalmen hutsa: joko horretan aurrera egiteko ezinbestekoa da besteekin elkarlanean aritzea.
https://zientziakaiera.eus/2019/06/19/adimen-artifizialak-kolaboratzen-ikasi-du-momentuz-jokoetan/
‘Infernuan’ ere bizia garaile ateratzen dela egiaztatu dute
Planetako toki muturrenetakoa den Dallol basamortuan mikroorganismoak aurkitu dituzte, mineralez osatutako kapsuletan sartuta. Tenperatura altuak, gatza eta azidotasuna, horiek dira bizidun ñimiño hauek gehien gustuko dituzten baldintzak.
https://zientziakaiera.eus/2019/06/12/infernuan-ere-bizia-garaile-ateratzen-dela-egiaztatu-dute/
Norbait tranpetan ari da CFC gasen isuriekin, eta Txinari bota diote errua
Montrealgo Protokoloak klorofluorokarbonoen ekoizpena debekatu zuen arren, azken urteetan gas horien isuri berriak atzeman dira. Zientzialari talde batek gas horien arrastoa jarraitu du, eta jatorri bat identifikatzeko gai izan dira: Txinaren ipar-ekialdea.
Nekazaritzaren albo-ondorioa: aisialdi gutxiago edukitzea
Nekazari izateak denbora librea kendu zigulako hipotesia berretsi dute antropologoek, landa lanean: gizarte tradizional batean egiaztatu ahal izan dute ehizan eta bilketaren ekonomiari lotuta mantentzen direnek aisialdi gehiago daukatela.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/29/nekazaritzaren-albo-ondorioa-aisialdi-gutxiago-edukitzea/
Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien obesitatea
Gizentasuna gaitzat hartuta, gaur egungo populazioaren egoeraren ‘erradiografia’ osatu dute zientzialariek, eta ondorio garbia atera dute: bereziki landa eremuan handitu da azkarren gorputz-masaren indizea.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/22/hirietan-baino-landa-eremuan-zabaldu-da-gehien-obesitatea/
Birusen inbentarioa egin dute itsasoan: 180.000 espezie berri
Sekuentziazio genomikoa erabilita, munduko ozeanoetako birusen katalogoa berritu dute Tara espedizio ozeanografikoko zientzialariek, eta birus andana dagoela aurkitu dute. Harrigarria bada ere, ondorioztatu dute Artikoan dagoela birus bioaniztasun gehien.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/15/birusen-inbentarioa-egin-dute-itsasoan-180-000-espezie-berri/
Diskalkulia: zenbakiak arazo bihurtzen direnekoa
Zenbakiekin aritzeko eta, oro har, eragiketa matematikoak egiteko zailtasunak dituzte diskalkulia izeneko asaldura dutenek. Populazioaren % 3-6 ingururi eragiten dion arazo hau goiz hautematea funtsezkoa izan daiteke gaia modu egokian landu ahal izateko.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/08/diskalkulia-zenbakiak-arazo-bihurtzen-direnekoa/
Gurutzatu batzuk Ekialde Hurbileko populazioekin nahasi ziren
Ekialde Hurbilean XIII. mendean borrokatu ziren gurutzatuen gorpuzkiei egindako lehen ikerketa genetikoari esker argitu dute gurutzatuak bertako populazioekin ugaldu zirela, baina ez zutela utzi aparteko oinordetza genetikorik.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/01/gurutzatu-batzuk-ekialde-hurbileko-populazioekin-nahasi-ziren/
Oroimena berreskuratzeko zirrikitua ireki dute
Adinduen artean epe motzeko oroimena berreskuratzeko teknika ez inbaditzailea aurkeztu dute ikertzaileek. Gakoa garuneko eremu desberdinen artean ematen den erritmoen sinkronizazioan omen dago.
https://zientziakaiera.eus/2019/04/24/oroimena-berreskuratzeko-zirrikitua-ireki-dute/
Itsaspeko dortsal baten azpian dagoena “ikusi” dute
Elektromagnetismoan oinarritutako teknologia erabilita, geologoek ikusi ahal izan dute nolakoa den itsaspeko dortsal baten egitura: 120 kilometro arteko sakontasunera iritsi dira.
https://zientziakaiera.eus/2019/04/10/itsaspeko-dortsal-baten-azpian-dagoena-ikusi-dute/
Marteko metano isuriak berretsi dituzte, baina misterioak argitzeke jarraitzen du
Duela hainbat urtetik ezagutzen da Marten metano isuri txikiak badirela, baina konposatu horren aztarnak jarraitzea oso zaila da. Orain, eta aurrenekoz, bi tresna desberdinekin egiaztatu ahal izan dute halako isuri bat gertatu dela.
Baleen migrazioak oroimenean du oinarri, eta oso aspaldikoa da
PNAS aldizkarian argitaratutako bi ikerketek baleen migrazioari buruzko zalantzak argitu dituzte. Fosilak aztertuta, ikusi dute gutxienez 270.000 urte atzera doan jarduna dela, eta satelite bidezko neurketen bitartez ondorioztatu dute baleak batez ere oroimenean oinarritzen direla bidaian zehar janaria non dagoen jakiteko.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/27/baleen-migrazioak-oroimenean-du-oinarri-eta-oso-aspaldikoa-da/
Astean zehar izandako lo falta ezin da konpentsatu asteburuan
Loa astean zehar nola banatzen den aztertu dute zientzialariek, eta ondorioztatu dute amarru egiterik ez dagoela: astean zehar lo egin ez duguna ezin dugu asteburuan berreskuratu.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/20/astean-zehar-izandako-lo-falta-ezin-da-konpentsatu-asteburuan/
Izar-hautsa ez ezik, asteroide-ura ere bagara
Kondrito karbonatodun izeneko meteoritoen azterketan abiatuta, asteroideek ura Lurrera ekarri zuteneko teoria berretsi dute ikertzaileek. Bidean dauden espazio misioek ere uraren jatorria argitu nahi dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/13/izar-hautsa-ez-ezik-asteroide-ura-ere-bagara/
Dantza egitea galarazi diete erleei, eta ezustekoa hartu dute
Zenbait erle espeziek elikagaiak non dauden deskribatzeko darabilten “dantza” ikertu dute zientzialariek, portaera bitxi horren atzean egon daitezkeen abantailak ezagutzeko. Atera duten ondorioa espero zutenaren kontrakoa izan da: dantzarik gabe hobeto moldatu dira.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/06/dantza-egitea-galarazi-diete-erleei-eta-ezustekoa-hartu-dute/
Minbiziari lotutako bakterio baten estrategia, agerian
E. colli bakterioaren andui zehatz batzuek kolon eta ondesteko minbiziarekin harremana dutela bazekiten zientzialariek, kolibaktina izeneko molekula genotoxikoa sortzen dutelako. Orain ikertzaileek argitu dute zein den kolibaktinak DNA apurtzeko erabiltzen duen mekanismoa.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/27/minbiziari-lotutako-bakterio-baten-estrategia-agerian/
Bretainian kokatu dute megalitismoaren jaiolekua
2.410 dataziotan oinarritutako ikerketa batek ondorioztatu du Europako megalitismoa duela 6.900 urte jaio zela Bretainian, eta ondoren kontinentearen gainerako lekuetara zabaldu zela, itsasoaren bidez.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/20/bretainian-kokatu-dute-megalitismoaren-jaiolekua/
Nitrogenoaren zikloa (ere) zoratzen hasia zaigu
Atmosferan nitrogeno erreaktibo gehiago dagoen arren, landareetan gutxitzen ari da nitrogenoaren kopurua; zientzialariek uste dute horrek arazoak ekar ditzakeela elikadura segurtasunaren alorrean.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/13/nitrogenoaren-zikloa-ere-zoratzen-hasia-zaigu/
Denisova haitzuloaren ‘egutegia’ askoz zehatzagoa da orain
Puntako teknikak erabilita, neandertalen eta denisovarren aterpe izan zen Denisova haitzuloari buruzko ikerketa berriak ezagutarazi dituzte. Horiei esker, egungo gizakiengandik gertuen izan ziren bi espezie horien datazioa hobetu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/06/denisova-haitzuloaren-egutegia-askoz-zehatzagoa-da-orain/
Cassiniren suizidioaren fruituak: uzta oparoa jasotzen hasia da
Cassini zundak haren misioaren amaieran egin zituen azken maniobra ausartei esker, Saturnoren biraketa zehatza, planetaren barne estruktura eta eraztunen adina ezagutu ahal izan dira.
Dinosauroak baino lehenagoko animalia ‘berpiztu’ dute, robotikaren bidez
Robot bat eraiki dute, duela 280 milioi urte bizi izan zen animalia baten fosilean oinarrituta. Lur idorraren gainean ibilitako lehen izakiak nola mugitzen ziren hobeto ezagutzeko bidea eman du ikerketak
Arreta bideratzeko garunak darabilen mekanismoa argitu dute, neuronak argiztatuz
Argiaren bitartez identifikatutako neuronei esker, zientzialariak gai izan dira arreta ahalbidetzen duen garuneko prozesu bat identifikatzeko. Sistema kolinergikoan omen dago gakoa.
Ez da arrain soila, doitasun handiko detektagailua baizik
Arrain espezie batek elektrizitatea baliatzen du jasotzen duen informazio sentsoriala hobetzeko, eta portaera hori detektatze aktibo izeneko prozesuaren adierazpen bat dela uste dute zientzialariek. Eskuratutako ezagutzak robotikaren alorrera bideratu nahi dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2019/01/09/ez-da-arrain-soila-doitasun-handiko-detektagailua-baizik/
Txarrera doa ibaien egoera, inoiz ikusi ez den abiaduran
Ibai handien egoeraren azterketa zabala egin du Jim Best geologoak, haren esperientzia propioan eta beste zientzialariek bildutako datuetan oinarrituta. Espero zitekeen moduan, egin duen diagnosia kezka eragiteko modukoa da.
https://zientziakaiera.eus/2019/01/02/txarrera-doa-ibaien-egoera-inoiz-ikusi-ez-den-abiaduran/
Bada garaia izotzezko erraldoien madarikazioari amaiera emateko
Neptuno eta Urano “ahaztuta” egon dira denbora luzez, baina NASAko adituen ustez, horien sekretuak argituko dituzten misioak abiatzeko ordua iritsi da. Biak ala biak ikertzea litzateke hoberena, baina setatsua da errealitatea: bietako bat aukeratu beharko da agian.
Uraren gainean ibiltzeko gai dira gekoak, eta orain badakigu zergatik
Gekoek ur putzu txikiak zeharkatzeko erabiltzen dituzten mekanismoak argitu dituzte zientzialariek. Gainazal-tentsioa baliatzeaz gain, beste hainbat ‘amarru’ dituzte eskura.
Fotosintesiaren agerpena mila milioi urte atzeratzea proposatu dute
Uste baino askoz lehenago abiatu zen fotosintesia, zientzialari talde batek egindako proposamenaren arabera: duela 3.500 milioi urtera atzeratu dute. Fotosintesiaren prozesuan parte hartzen duten proteinen analisian oinarritu dute hipotesia.
Hori zer den ez badakite ere, inurriek ‘berrogeialdia’ egiten dute
Inurrien portaera aztertuta, zientzialariek aurkitu dute intsektu hauek estrategia berezia garatu dutela onddo batek eragindako gaixotasun bati aurre egiteko: haien arteko kontaktua gutxitu egiten dute.
Itsas hondora iritsi dira garbigailuetako mikrozuntzak
Hegoaldeko Europako itsasoetan pilatzen diren mikrozuntzen lehen inbentarioa egin dute zientzialariek, eta material horiek itsas hondoetan barra-barra biltzen direla egiaztatu ahal izan dute. Kantauri itsasoan dago halako material gehiena.
https://zientziakaiera.eus/2018/11/28/itsas-hondora-iritsi-dira-garbigailuetako-mikrozuntzak/
Lurraren lehen tomografia egin dute, neutrinoak erabilita
Neutrino atmosferikoek Lurra zeharkatzean egiten duten ibilbidea jarraituta, orain arte teknika geofisiko tradizionalekin baino neurtu ezin ziren hainbat parametro neurtzeko gai izan dira zientzialariak; tartean, planetaren dentsitatearen banaketa.
https://zientziakaiera.eus/2018/11/21/lurraren-lehen-tomografia-egin-dute-neutrinoak-erabilita/
Asmaren eta kutsaduraren arteko lotura, zenbakitan jarrita
Aurrenekoz, kutsaduraren ondorioz eragindako asma-krisiak jota, ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara mundu osoan egindako bisitaldien estimazioa egin dute. Bereziki, partikula finak eta ozono troposferikoa dira gaixotasunaren abiapuntuan dauden poluitzaileak.
https://zientziakaiera.eus/2018/11/14/asmaren-eta-kutsaduraren-arteko-lotura-zenbakitan-jarrita/
Gasen isurketa gutxitzea ez da nahikoa: elikadura aldatu beharra dago
- urtean klima-aldaketa atzera bueltarik gabekoa izatea nahi ez badugu, ezinbestean munduko populazioaren dietak aldatu behar direla ohartarazi du zientzialari talde batek.
Neandertalen arnasketa sistema argitu dute, toraxaren berreraiketari esker
Kebara 2 izeneko neandertalaren toraxa berreraiki dute, hiru dimentsiotan; horri esker ondorioztatu dute neandertalen arnasketa bereziki lotuta dagoela diafragmari, eta ez horrenbeste kaxa torazikoari.
Gatza maien ekonomiaren funtsezko osagarria izan zela berretsi dute
Belizen aurkitutako harri tresnen analisian abiatuta, arkeologoek ondorioztatu dute maiek gatza baliatzen zutela elikagaiak kontserbatzeko eta merkataritza-trukaketetan erabiltzeko.
Auzokide berria du Eguzki-sistemak, eta planeta erraldoi baten adierazle izan liteke
300 kilometroko diametroa besterik ez duen objektu berria aurkitu dute astronomoek, eta Iratxoa ezizena eman diote. Bederatzigarren planetaospetsuaren adierazle izan litekeela iradoki dute astronomoek.
Kideak zaintzeak ordainsaria dakar, sari ebolutiboa bederen
Historiaurreko gizakiek gaixoak zaintzeko familiatik harago eratu zituzten estruktura sozialak eboluzioaren giltzarrietako bat izan zirela proposatu du antropologo talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2018/10/10/kideak-zaintzeak-ordainsaria-dakar/
Salaketa faltsuak atzemateko gai den softwarea garatu du Poliziak
VeriPol izeneko sistemak adimen hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa baliatzen ditu salaketetan jasotako testuak aztertzeko eta bertan idatzita dagoenaren inguruko “ebazpen” bat emateko. %91 asmatzen omen du.
Adimen artifizialari buruz seriotasunez hitz egiteko ordua iritsi da
Teknologia honen garapenak dituen abantailez eta arriskuez ohartuta, adimen artifizialaren inguruan aritzen diren agente guztiek partekatutako erantzukizuna izan behar dutela proposatu dute zientzialariek.
Ez pentsa guztia sena denik: migratzen ere ikasi behar da
Animalien migrazioan instintua oinarri garrantzitsua dela uste da, baina ungulatuekin egindako azterketa zabal baten ostean ekologo talde batek ondorioztatu du transmisio kulturala ere funtsezkoa izan daitekeela.
https://zientziakaiera.eus/2018/09/19/ez-pentsa-guztia-sena-denik-migratzen-ere-ikasi-behar-da/
STEVE, aurora dirudien fenomeno misteriotsu agurgarri hori
Zeruetan agertzen den purpura koloreko marra bat auroratzat jo izan da orain arte, baina artikulu berri batean zientzialariek proposatu dute beste zerbait dela.
https://zientziakaiera.eus/2018/09/12/steve-aurora-dirudien-fenomeno-misteriotsu-agurgarri-hori/
Klima eta neandertalen amaiera: aspaldiko eztabaida azaleratu da berriro
Duela 44.000-40.000 urte izandako hotzaldiak neandertalen desagerpenean funtsezkoak izan zirela proposatu dute ikerketa batean, baina aditu guztiak ez daude ados ondorio horrekin.
Inoiz baino oxigeno gutxiago dago Itsaso Baltikoan, eta nekazaritzarena omen da errua
XX. mendean Itsaso Baltikoko oxigeno mailak azken 1.500 urtetako txikienak izan dira, ikerketa baten arabera. Arrazoien artean, nekazaritzaren jardueran eta hirietako ur zikinetan sortzen diren nutrienteak aipatu dituzte zientzialariek.
Ikusten ez den partikula batek ate berria ireki du astronomian
Aurrenekoz, energia altuko neutrino baten jatorria argitu dute astrofisikariek: 3.700 milioi argi urtera dagoen galaxia batean sortutakoa da. Aurkikuntzak unibertsoa ikertzeko bide berria ireki dezake, astronomia multi-mezularian sakonduz.
Argi artifiziala izan daiteke intsektuen gainbeheraren errudunetako bat
Planetako intsektuen populazioa gainbeheran ari dela argi dute zientzialariek, baina ez dago batere garbi zeintzuk diren zioak. Ikertzaile talde batek argi artifiziala susmagarritzat jotzeko arrazoiak bildu ditu.
Une batez, ahaztu futbolaz, hauxe baita benetako ‘Mundiala’: planetako lurren hiru laurdenak narriatuta daude
Azterketa zabal baten ostean, planetako lurren egoeraz ohartarazi du Europako Batzordeak. Urtero, Europako Batasunaren erdiaren tamaina duen eremua narriatzen da.
Biziaren arrastoa jarraitzeko, begiratu plaken tektonikari
Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; horregatik, espazioan ere horren bila ari dira.
https://zientziakaiera.eus/2018/06/27/biziaren-arrastoa-jarraitzeko-begiratu-plaken-tektonikari/
Iluntasuna da, gero eta gehiago, animalien ‘territorio libre’ bakarra
Gizakiaren eragina dela eta, gaueko bizimodua indartzen ari da ugaztunen artean: animaliak giza jarduerarik gabeko eremuen bila joaten dira, baina hauek ere gero eta urriagoak dira, eta animaliek iluntasunean hartu behar dute aterpea.
Aurpegiak ezagutzeko orduan, hobe gizakia eta makinak batera
Arlo forentseko adituek aurpegiak ezagutzeko duten abilezia neurtzen saiatu dira ikerketa batean, eta adimen artifizialaren “abileziarekin” ere alderatu dute. Ondorio garbia atera dute: gizakiak eta adimen artifizialak batera emaitza hoberenak lortzen dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2018/06/13/aurpegiak-ezagutzeko-orduan-hobe-gizakia-eta-makinak-batera/
Sei zentimetroko harrixka batean dago hamar mila espezieren jatorria
Orain arte topatutako muskerrik zaharrenaren berri eman dute zientzialariek, eta horrek narrastien zuhaitz ebolutiboaren berrantolaketa ekarri du.
Isolamendu sozialak garuna eraldatzen duela aurkitu dute
Isolamendu kronikoa ezarri dietenean, arratoiak erasokorragoak bihurtzen direla frogatu dute zientzialariek, haien garunean sustantzia kimiko berezi bat sortzen dutelako.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/30/isolamendu-sozialak-garuna-eraldatzen-duela-aurkitu-dute/
Unibertsoa sortu eta “gutxira” kozinatu ziren lehen izarrak
Big Banga gertatu eta 250 milioi urtera jaiotako lehen izarren aztarna aurkitu dute astrofisikariek, ALMA eta VLT teleskopioen bitartez egindako behaketetan oinarrituz.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/23/unibertsoa-sortu-eta-gutxira-kozinatu-ziren-lehen-izarrak/
Ofiziala da honezkero: eguraldi eskasak marmarti egiten gaitu eta eguraldi onak, zoriontsuago
Sare sozialetan zabaldutako milioika mezu aztertuta, ondorio garbia atera dute ikertzaileek: eguraldiak eragina dauka gizakien gogo-aldartean.
Antibiotikoa jateko gai diren bakterioen trikimailua
Ikertzaile talde batek aurkitu du lurzoruan bizi diren hainbat bakteriok penizilina “jateko” erabiltzen duten estrategia; ezagutza hori antibiotiko hobeagoak lortzeko erabiltzea espero dute.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/09/antibiotikoa-jateko-gai-diren-bakterioen-trikimailua/
Marterako bidaia prestatzen: hobe ahalik eta gehien mugitzea
Espazio bidaia luze batek izango lituzkeen ondorioak aztertzen saiatu dira zientzialariak, eta ondorio garbia atera dute: oxigenoren eskasia baino, jarduera fisikoaren falta izango da erabakigarriena.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/02/marterako-bidaia-prestatzen-hobe-ahalik-eta-gehien-mugitzea/
Urpekaritzarako egokitzapen genetikoa identifikatu dute, aurrenekoz
Indonesian bizi diren Bajau herriko kideek uraren azpian denbora gehiago emateko duten gaitasuna egokitzapen genetiko bati esker garatu dela azaleratu du ikerketa batek.
Bihotz muskulu baten moduan aritzen den ehuna eraiki dute
Zelula amatan abiatuta, ikertzaile talde batek giza bihotz muskulu baten antzera aritzen den ehuna sortzea lortu du. Aurrerapenak bide berriak ireki dezake bihotz ehun artifizialak sortzeko eta kardiologiari buruzko ikerketak egiteko.
https://zientziakaiera.eus/2018/04/18/bihotz-muskulu-baten-moduan-aritzen-den-ehuna-eraiki-dute/
Galaxiaren erdialdean milaka zulo beltz daudela kalkulatu dute
Hamabi zulo beltz bitar antzemateko gai izan dira astrofisikariak, estruktura horiek sortzen dituzten X izpien analisiari esker. Ondorioztatu dutenez, gure galaxiaren erdialdetik gertu milaka zulo beltz egon daitezke.
https://zientziakaiera.eus/2018/04/11/7847/
Haurdunaldiko goragale larria bi generekin lotu dute
Zenbait haurdunalditan goragaleak eta oka asko egitea eragiten dituen hipermesiaren atzean GDF15 eta IGFBP7 geneak daudela proposatu du ikertzaile talde batek; horrek gaitza arintzeko itxaropena piztu du.
https://zientziakaiera.eus/2018/04/04/haurdunaldiko-goragale-larria-bi-generekin-lotu-dute/
Itsaspeko eremu berria aurkeztu dute: arrarofotikoa
Uharrizko itsasoetan, 130 eta 300 metroko sakoneran, orain arte gutxi ikertu den eremu biologiko bat aldarrikatu du ikertzaile talde batek. Arrarofotiko izendatu dute, eta arrain askoren aterpea dela erakutsi dute.
https://zientziakaiera.eus/2018/03/28/itsaspeko-eremu-berria-aurkeztu-dute-arrarofotikoa/
Duela 300.000 urte kokatu dute lehen giza sareen agerpena
Afrikako ekialdean duela 300.000 urte inguru bizi ziren gizakiek distantzia handietan lehengaiak garraiatzen zituztela proposatu du ikertzaile talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2018/03/21/duela-300-000-urte-kokatu-dute-lehen-giza-sareen-agerpena/
Burdin Aroko erritu bat polo magnetikoen inbertsioa hobeto ezagutzeko bide
Aztarna arkeologikoak ikertuta, zientzialari talde batek aukera izan du azken mendeetan Hegoaldeko Afrikan izan diren eremu magnetikoaren aldaketak ezagutzeko. Diotenez, bertan egon daiteke polo magnetikoen inbertsioaren gakoa.
Ilargiaren sorrerari buruzko teoria berria plazaratu dute
Proposatutako teoriaren arabera, Ilargia ez zen sortu talka baten ondoren jaurtikitako Lurraren zati batetik; horren ordez, Lurrarekin batera sortu zela diote, “synestia” deritzon estruktura baten barruan.
https://zientziakaiera.eus/2018/03/07/ilargiaren-sorrerari-buruzko-teoria-berria-plazaratu-dute/
Bonobo eta txinpantzeen komunikazio-keinuak, esanahi bereko hizkera
Bonoboek dituzten komunikazio keinuen inguruko datu-basea osatu dute ikertzaileek. Animalien portaera behatuta, keinu gehienak txinpantzeek erabiltzen dituztenekin bat datozela konturatu dira.
Zeruko keinukari erraldoien misterioa goitik behera azaltzea lortu dute
Aurrenekoz, aurora taupakarien sorreraren mekanismoa argitzea lortu dute zientzialariek. Lurreko behatokiak eta satelite bidezko neurketak baliatu dituzte horretarako.
Hotzetik etorritako molekulek etorkizun oparoa izan dezakete
Planetako eremurik hotzenetako bakterioek sortutako molekula tentsioaktiboak industrian erabiltzeko modukoak izan daitezkeela proposatu dute Alemaniako ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2018/02/14/hotzetik-etorritako-molekulek-etorkizun-oparoa-izan-dezakete/
Faltsutzeei aurre egiteko, lur arraroetan oinarritutako kodetze sistema
Lur arraroen bitartez “margotutako” harea erabilita, kodetze sistema eraiki du Danimarkako ikertzaile talde batek. Argia islatzean sortzen den ausazko patroia dago teknikaren oinarrian.
Zeruan badira ibaiak, eta olatu erraldoiak eragiteko gai dira
Ipar Atlantikoko jet korronteak Europako muturreko eguraldian duen eragina argitu dute ikertzaileek. Zuhaitzen eraztunen analisiari esker, azken hiru mendeetan izan den klimaren nondik norakoak azaleratu dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/31/zeruan-badira-ibaiak-eta-olatu-erraldoiak-eragiteko-gai-dira/
Usainen mundua izendatzeko gai den herria
Zaila egiten zaio gizakiari usainak izendatzea, baina hau ez da beti horrela izaten herri guztietan. Malakako penintsulan bizi diren bi herrirekin egindako esperimentuek iradoki dute ehiztari-biltzaileek usainak izendatzeko trebezia berezia dutela.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/24/usainen-mundua-izendatzeko-den-herria/
Biziaren osagaiak, zerutik erorita
Bi meteoritotan materia organikoa aurkitu dute, gatz kristaletan babestuta. Zientzialariek proposatutakoaren arabera, ura zegoen ingurune batean sortu ziren biziaren osagai hauek, eguzki-sistema jaio eta gutxira.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/17/biziaren-osagaiak-zerutik-erorita/
Kodetu al daiteke Historia? Kliodinamika baiezkoan dago
Historian garatu diren gizarteak modu zientifikoan ikertzeko modua dagoela diote Kliodinamika lantzen dutenek. Azterketa horiek errazteko, 400 gizarteren baino gehiagoren erradiografia erraldoia osatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/10/kodetu-al-daiteke-historia-kliodinamika-baiezkoan-dago/
Onddoei esker ere eratu zen gaurko atmosfera
Lehen landareen bilakaeran gaur egungo atmosferaren eraketan onddoek izan zuten rola nabarmendu dute ikertzaileek. Onddoek egindako “sukalde lanari” esker garatu ahal izan ziren landareak.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/03/7346/
Dinosauroek ere kaparrak zituzten
Anbar fosil batean kapar bat eta dinosauro baten luma batera ageri dira, duela 100 miloi urte izandako parasitismoaren adibide. Bigarren ale batean odola xurgatu berri zuen kaparra ageri da ere.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/27/dinosauroek-ere-kaparrak-zituzten/
Jaun-andreok: hona hemen eszitonioa, materiaren egoera berria
Duela 50 urte aurreikusitako materiaren egoera berria egiaztatu dute zientzialariek, bereizmen handiko elektroskopia erabilita. Elektroi baten eta elektroi horrek berak atzean utzitako hutsunearen arteko lotura bitxian oinarritzen da eszitonioa.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/20/jaun-andreok-hona-hemen-eszitonioa-materiaren-egoera-berria/
Ate-joka ari diren roboten landa gida
Osagarri organikoak dituzten robotak sailkatzeko proposamena egin du zientzialari talde batek. Robot hauen hedapena hain handia izan da, ezen beharrezkoa baita beren taxonomia finkatzea.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/13/ate-joka-ari-diren-roboten-landa-gida/
Hedabideak ez omen dira anorexia eragiteko bezain boteretsuak
Gorputzarekiko atsekabearen jatorrian hedabideen eragina dagoela dioen sinesmena zabalduta dago, bai gizartean zein arlo akademikoan. Halere, ideia hori babesten duen froga nahikorik ez dagoela aldarrikatzen du ikertzaile batek.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/06/hedabideak-ez-omen-dira-anorexia-eragiteko-bezain-boteretsuak/
Hizkuntza berria, puntako teknologia… eta izurria ekarri zituzten ekialdeko abeltzainek
Gaixotasunaren eragile den bakterioaren genomaren analisian oinarrituta, duela 5.000 urte inguru, Neolito aroko migrazioekin batera izurria Europara iritsi zela proposatu dute ikertzaileek.
Emaitza ez hain gozoak azukrearen industriarako
AEBtako azukrearen industriak produktu horrek osasunean izan zitzakeen ondorioei buruz egindako ikerketak ezkutatu zituela salatu du ikertzaile talde batek, antza, emaitzek industriaren interesen kontra jotzen zutelako.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/22/emaitza-ez-hain-gozoak-azukrearen-industriarako/
Ez omen gara sinesteko jaioak
Done Jakue bideko erromesekin egindako ikerketa batek dio erlijio sinesmenak ez daudela intuizioari edo arrazoiari lotuta. Hezkuntza edota kultura bezalako faktoreak jo dituzte erlijio sentimenduaren abiapuntutzat.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/15/ez-omen-gara-sinesteko-jaioak/
Ilargian alkimia egiteko errezeta
Ilargiko erregolitoak baliatuz ura eta oxigenoa lortzeko teknika garatu du ikertzaile talde batek. Etorkizunean astronautentzako bizi-euskarri hobeak lortzeko bidea eman dezake garapenak, eta baita erregaia sortzeko ere.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/08/ilargian-alkimia-egiteko-errezeta/
Oskolez osatutako termometroa, ezbaian
Zientzialari talde batek zalantzan jarri du antzinako ozeanoek izan zuten tenperatura zehazteko urtetan zehar erabili den irizpidea. Foraminiferoen bitartez egindako datazioak, beraz, okerrak izan litezke.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/01/oskolez-osatutako-termometroa-ezbaian/
Itsasoetako babes guneak arrantza ziurtatzeko gakoak
AEBtako ekologoek egindako ikerketa batek dio itsasoetako babes guneen kudeaketa egokia eginez gero arrantzaleak ere garaile aterako direla. Espezie zehatzak babestea baino, ekosistemak babestuko dituzten eremuetan dago koska.
https://zientziakaiera.eus/2017/10/18/itsasoetako-babes-guneak-arrantza-ziurtatzeko-gakoak/
Hizkuntzalariek urtetan zehar erabilitako irizpidea okerra izan daiteke
Ozeano Barean erabiltzen diren hizkuntzen analisi batean oinarrituta, ikertzaileek ondorioztatu dute gramatika hiztegia baino ezegonkorragoa dela: orain arte hizkuntzalariek uste zutenaren kontrakoa, hain justu.
Zibilizazioa hormona baten gainean sustengatzen da
Aurretik sexuarekin eta maitasunarekin lotu bada ere, oxitozinak paper garrantzitsua betetzen du ere harreman sozialak sustatzeko orduan. Orain horren zergatia argitu dute. Etorkizunean epilepsia edota eskizofrenia sendatu ahal izateko lagungarri izatea espero dute ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2017/10/04/zibilizazioa-hormona-baten-gainean-sustengatzen-da/
Bakterioen transplantea, eraikin historikoak babesteko
Ikertzaileek eraikinetan karbonatoak sortzen dituzten bakterioak hartu, hazi eta berriro txertatuz ‘biozementua’ garatzea lortu dute. Granadako eraikin batean probatu dute metodo berria.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/27/bakterioen-transplantea-eraikin-historikoak-babesteko/
Ez da Anbotoko Mari, ez: kutsadura da
Itsasontziek eragiten duten kutsadurak ekaitzen sorreran eragina duela proposatu dute zientzialariek. Munduan zehar sortzen diren tximistak ikertzean konturatu dira itsas garraioaren eta tximista kopuruaren arteko loturaz.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/20/ez-da-anbotoko-mari-ez-kutsadura-da-2/
Barruko ahotsen jatorria identifikatu dute
Eskizofreniak eragiten dituen barruko ahotsak garunaren eremu zehatz batean sortzen direla iradoki dute zientzialariek. Pultsu magnetikoak erabilita gaixoen egoera hobetzea lortu dutela diote.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/13/barruko-ahotsen-jatorria-identifikatu-dute/
Duela lau mila urte iritsitako errainak mintzatu dira orain
Europako lehen ‘zibilizazioan’ emakumeek izan zuten rola aztertu dute paleogenetika eta isotopoen azterketa batu dituen ikerketa batean. Migrazio handiak baino, norbanakoen mugikortasunaren garrantzia azpimarratu dute.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/06/duela-lau-mila-urte-iritsitako-errainak-mintzatu-dira-orain/
Mikrobiota eta sabeleko minaren arteko lotura aurkitu dute
Hesteetako mikrobiota sabeleko minari lotuta egon daitekeela proposatu du nazioarteko ikertzaile talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2017/08/30/mikrobiota-eta-sabeleko-minaren-arteko-lotura-aurkitu-dute/7
Adiskiderik hoberenak, erraietatik
Analisi genetikoan oinarrituta, txakurrak hain adiskidetsuak izatearen arrazoia bi gene zehatzetan kokatu dute ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2017/07/26/adiskiderik-hoberenak-erraietatik/
Nola irakatsi autoei zintzoak izaten
Ikerketa batek dio gizakien erabaki etiko eta moralak eredu estatistikoen arabera kodetu daitezkeela, ibilgailu autonomoak horren arabera jokatzeko gai izan daitezen.
https://zientziakaiera.eus/2017/07/12/nola-irakatsi-autoei-zintzoak-izaten/
Informazioaren ‘janari lasterrean’, gezurra garaile
Sare sozialetan gezurrak nola zabaltzen den aztertu dute zientzialariek eta ondorio garbia atera dute: informazio gehiegi dago eta jasotzailearen arreta mugatua da.
https://zientziakaiera.eus/2017/06/28/informazioaren-janari-lasterrean-gezurra-garaile/
Gizaki modernoen sorlekua eta abiapuntua dantzan
Duela 300.000 urteko Homo sapiens espezieko arrastoak topatu dituzte Marokon. Aurkikuntzak 100.000 urte atzeratuko luke gure espeziearen jatorria.
https://zientziakaiera.eus/2017/06/14/gizaki-modernoen-sorlekua-eta-abiapuntua-dantzan/
Berdintasuna, argi-urtetara dagoen aukera
Astronomiaren alorrean, generoa dela eta izaten den alborapena kuantifikatu dute, lehenengo aldiz. Emakumezkoek sinatutako artikuluek sistematikoki aipamen gutxiago jasotzen dutela aurkitu dute.
https://zientziakaiera.eus/2017/05/31/berdintasuna-argi-urtetara-dagoen-aukera/
Glaziarren gainbeherak nazioarteko segurtasunean eragin dezake
Mundu osoan, glaziarrak urritzen ari dira klima-aldaketaren ondorioz. Horietako batzuk bereziki garrantzitsuak dira nekazaritza eta industriarako; Erdialdeko Asian, esaterako, 800 milioi lagun inguru horiei lotuta daude.
Lurpetik erauzitako altxor ikusezina
Historiaurreko material genetikoa sedimentuetan bertan eskuratzea lortu dute aurrenekoz, bestelako hezur edo material organikoren beharrik izan gabe. Giza eboluzioaren eremuan eta, oro har, iraganaren ezagutzan iraultza ekar dezake teknika berriaren garapenak.
https://zientziakaiera.eus/2017/05/03/lurpetik-erauzitako-altxor-ikusezina/
Mens sana… ondo elikatutako gorputzean
Elikadura eta garunaren osasuna eskutik doazela berretsi du ikertzaile talde batek. Plazaratutako emaitzen arabera, dieta mediterraneoa jarraitzen duten adineko pertsonen garuna ohi baino gutxiago uzkurtzen da.
https://zientziakaiera.eus/2017/04/19/mens-sana-ondo-elikatutako-gorputzean/
Lurretik kanpoko munduetan hondarrezko gazteluak eraikitzen
Huygens espazio zundak bertan lurra hartu zuenetik, Titanek zientzialarien arreta erakarri du. Orain, Saturnoren ilargirik handienean dunek hartzen duten norabide bitxia karga elektrikoari zor zaiola iradoki dute ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2017/04/05/lurretik-kanpoko-munduetan-hondarrezko-gazteluak-eraikitzen/
Ikusezinaren erresistentzia, egundoko kezka
Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun.
https://zientziakaiera.eus/2017/03/22/ikusezinaren-erresistentzia-egundoko-kezka/
Bizia itsaspeko sehasketan kulunkatu zen
Nondik gatoz? Nora goaz? Bigarren galderari erantzutea zinez zaila da, iluntasunez beteriko bidea baita gizakiarena. Baina lehen galderaren erantzuna gero eta gertuago dago, arlo askotako zientzialariak bizia non, noiz eta nola sortu ote zen argitu nahian lanean ari direlako.
https://zientziakaiera.eus/2017/03/08/bizia-itsaspeko-sehasketan-kulunkatu-zen/