Ongi etorri, asperatus jauna!

asperatus_962x390

Denboralea. Hankaz gora jarri eta itsasora begiratzen duzula irudikatzerik al duzu? Antzeko zerbait sentitu behar dute beste mota bateko espektakulua ikusteko aukera izan dutenek. Undulatus asperatus bat ikusteko parada izan dutenek, alegia.

Time-lapse motako bideoetan, denbora azkartuz ikusten diren horietan, irudiok are ikusgarriagoak izaten dira. Naturaren indarra bere osotasunean azaltzen baita bertan. Ez da maiz agertzen den hodei horietakoa, baina azken hamarkadetan, kamera digital eta sakelako telefonoen ugaltzearekin, gero eta gehiago dokumentatu izan den hodeia da.

Hodei berezi mota horrek izen berezia behar luke ezinbestean, eta hodeietan aditu direnek aspaldi proposatu zuten. Undulatus generoaren hodeia, asperatus  klasekoa. “Zimurtsua”, alegia, hodeiak azaltzen duen itxurari jarraituta.

Hala ere, oraindik ere “paperik gabekoa” da gure asperatus hau. Ez da ofiziala, baina aurki izan liteke. Izan ere, lehen aldikoz sei hamarkadetan hodei mota berri bat jaso dezakete meteorologia atlasek. Erabakia, hala ere, Munduko Meteorologia Erakundearen esku dago.

Hodeien lehen klasifikazioa 1802an egin zuen Luke Howard izeneko meteorologia zaleak. Ia mende bat geroago, Hodeien Nazioarteko Urtea 1896an egin zutenean, meteorologo “profesionalek” sistema horretan oinarritu eta klasifikazio osatuagoa egin zuten. “Hodeien batzorde” bat eratu egin zen horretarako, H. Hildebrand Hildebrandsonn eta Ralph Abercromby meteorologoen gidaritzapean. Klima globala ulertu ahal izateko zientzialariek amankomuneko lengoaia behar zuten ezinbestean.

Hodeien nazioarteko atlasa argitaratu zuten batzordeko adituek. Hamar talde edo genero nagusi bereizi ziren bertan: goren duden hodeiak (zirruak, zirrostratuak eta zirrokumuluak); erdi mailan daudenak (altokumuluak, altoestratuak eta ninboestratuak) eta beheko atmosferan direnak (kumuluak, kumuloninboak, estratuak eta estratukumuluak). Hortik abiatuta, beste hainbat eta hainbat hodei mota daude, generoen arteko nahasketatik edo beste ezaugarri batzuetatik abiarazten direnak.

1896. urtetik hona zazpi argitaraldi izan du atlasak, azkena 1995ean, eta hodeien klasifikazioa bere horretan mantendu da. Baina laster berrituko den atlas honek, ia seguruenez, atal berria izango du. Zimurrez betetako gure lagun berri honi eskainia. Ongi etorria izan dadila, beraz, asperatus jauna.


Irudia: By Agathman (Own work) [CC-BY-3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/3.0)%5D, via Wikimedia Commons

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s