Ondarearen ajeak

Irudia: Juanma Gallego
Irudia: Juanma Gallego

Ez dakigu nola hil zen. Gezi batek harrapatuta ala eskuz eskuko borrokaldian. Badakigu, ordea, Ganboatarren aurkako liskarrean bizitza eman zuela, horien aurkako gudan hil baitzen 1450. urtearen inguruan. “Zuiako haranaren defentsan”, bertako plakak dioenez.

Fernando Ortiz de Zarate Oinaztarren buruzagiaren heriotza omentzeko gurutze bat eratu zen. Gaur egun Murgiako (Araba) plazan merezimenduko lekua dauka gurutze horrek, Zuiako ondare historikoaren adierazgarri.

Ganboatarrak eta Oinaztarrak Euskal Herriko Erdi Aroko liskar eta guda gehienen protagonistak izan ziren, leinu gerra deritzen benetako euskal “tronu joko” baten itxuran.

Euskal eskola publikoaren alde ekainaren hasieran ospatu zen festan, ordea, Fernando Ausartaren omenez eratutako gurutzeak horrela eman zion agurra bertaratu zen jende andanari. Supermerkatu baten mozorroaz.

Hortik 500 bat metro eskasera San Martin dorrea dago. Bertara sartzen omen zen jendea, eta hori ekiditeko ate ‘itxuroso’ bat jarri da. Berdin dio eraikin historiko bat izateak. Kitto, akabo arazoak.

San Martin dorrea. Irudia: Juanma Gallego
San Martin dorrea. Irudia: Juanma Gallego

Autobidea hartu eta 20 bat kilometrora ere ondarearekiko sentsibilitatearen adierazgarri den beste adibide lazgarria topatu daiteke. Hiriburuan bertan! Erdi erdian. Hiriaren sinbolo nagusia den Gasteizko batailaren eskultura zaharberritzeko diru nahikorik ez hiriaren garbiketaz arduratzen den pertsonala eskultura garbitzen jarri du udalak. Horrela laster ospatuko den Gasteizko batailaren 200. urteurrena ospatzeko izango diren ekitaldietan Lonely Planet gidaliburuaren azalean azaltzen den eskulturak aurpegi ‘berriagoa’ izango du.

Ondare historikoa arbasoek utzitako testigantza da, baina hori baino haratago doan ibilbidea du. Dirua ere bada, hura ondo esplotatuz lortzen den etekina. Eta seme-alabei utzi behar zaion altxorra.

Serioak izan gaitezen. Garbiketaz aritzen diren udal teknikariek errespetu osoa merezi dute, baina beraiek ez dira gai artelan baten garbiketa burutzeko. Ekitaldi bat sustatzen duen supermerkatu baten propaganda ezin daiteke jarri sei mende dituen eta udal baten ikurra den gurutze baten inguruan. Eta ondareari atxikitzen diogun edozein elementuk objektu historikoarekiko gutxienezko errespetua izan behar du. Soilik horrela ireki ahal izango ditugu gure ondareak behar dituen ateak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s