Ktesibios-en altxorra

Irungo Oiasso Museoa. Irudia: Juanma Gallego
Irungo Oiasso Museoa. Irudia: Juanma Gallego

Lokatzetik atera berria zen pieza horrek berehala piztu zuen arkeologoen arreta. Irungo erromatar kaiaren indusketan parte hartzen ari zirenek ez zuten aurretik halakorik ikusi. 1998. urtea zen eta arkeologoek gaur egungo Irunen azpian dagoen Oiasso hiri erromatarra berreskuratzen ari ziren.

Azken urteotan gero eta gehiago izaten ari den tendentzia bat baieztatuz, ezagutzaren globalizazioak ekarri zuen erantzuna. Ikerketaren emaitzak interneten argitaratu ostean Danimarkako zientzialari batek pieza horren jatorria argitu zuen. Thorkild Schioler hidraulikaren historian aditua zen. Arkeologoa eta ingeniaria izanda, berehala konturatu zen Irunen topatutakoa Kristo aurreko III. mendean Alexandriako jakintsu baten asmakizunaren gauzatze praktikoa zela.

Jakintsu hori Ktesibios zen, eta hidraulika eta pneumatikaren ikerketan eman zituen bere bitzitzako urte gehienak. Vitruvio erromatar arkitektoari esker dugu Ktsibios-en berri, bere “De Architectura” lan ospetsuan behin baino gehiagotan aipatzen baitu.

Erromatarrek alexandriar jakintsuaren ideiak praktikara eraman zituzten, eta ura igotzeko ponpak eraiki zituzten. Horrelako ponpem hogei bat arrasto baino ez daude mundu osoan, eta horregatik Irungo Oiasso Museoan leku pribilejiatua hartu du tramankulu horretako zati horrek.

Ktesibios-en ponpaz aparte, Oiasson erromatarrek Euskal Herrian eragindako eraginaz asko ikasi daiteke. Museoan batez ere Oiassoko portuak du protagonismoa, baina horretaz gain eguneroko bizitzaz eta batez ere Aiako Harrian erromatarrek garatu zuten meatzaritzaz ikasi eta gozatzeko aukera dute bertaratzen diren bisitariek.

Ktesibios-en ponparen zatia Irungo Oiasso Museoan. Irudia: Juanma Gallego
Ktesibios-en ponparen zatia Irungo Oiasso Museoan. Irudia: Juanma Gallego
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s