Eguzkiaren haserrea

Masa-koroaren eiekzioa. Irudia: NASA
Masa-koroaren eiekzioa. Irudia: NASA

Berarekiko dugun dependentzia erabatekoa da. Bera gabe bizia ez zen esistituko. Baina bere arriskuak ere baditu eguzkiak. Besteak beste, eguzki ekaitzak, eta horiek sorrarazten dituzten energia isuri erraldoiak.

Magnetosferari esker eguzkitik datozkigun arriskuetatik salbu gaude lurrean bizi garen izaki guztiak. Geruza horrek bizitzarako egokiak diren erradiazioak pasatzen uzten ditu eta, aldi berean, kaltegarriak direnak uxatu. Poloen inguruan sortzen diten aurorak fenomeno horren erakusle dira. Baina zenbaitetan eguzkiak isuritako energia hori ohikoa baino handiagoa izaten da. Eguzki ekaitzaren ondorioz plasma hodei erraldoia askatzen da orduan eguzkitik, Coronal Mass Eyection edo Koroa-masaren eiekzioa, hain zuzen, 8 kilometro orduko abiaduran. Baina horrelako energia eztanda batek lurra bete-betean jotzen badu gure bizitzarako premiazkoak diren sateliteak (munduko garraio eta transakzio gehienak bideratzen dituzten GPS sateliteak batez ere) txikituta gelditu daitezke. Gure gizarteetako kaosa erabatekoa izango zen, gutxienez zenbait astetan.

Neurketak egiten direnetik 1859an izandako ekaitz geomagnetikoa izan da orain arte handiena. Carrington ebentoa deitu izan zaio, fenomenoaren abiapuntu izan ziren eguzki orbanak ikertu zituen autonomoaren omenez. Gertaera honen handitasunaz jabetu gaitezke kontutan hartzen badugu ekaitzak sortutako aurora boreala Hawaiiko uharteetan ere ikusgai izan zela. Garaiko telegrafo bidezko komunikazioetan eragin handiak izan zitun ekaitzak eta hainbat sute eragin zituen ere.

Guztiz zaila da aurreikustea 1859an izandako gertaeraren tamainako ekaitz bat gertatuz gero gure gaurko mundu teknologikoan egon litezkeen ondorioak. 1989ko maiatzean indar txikiagoa zuen beste ekaitz batek, esaterako, milioika lagun 12 orduz argindarrik gabe utzi zituen Kanadan. XXI. mendean teknologiarekiko dugun lotura erabateakoa da, eta argindarra zein satelite artifizialen lana ezinbestekoak zaizkigu. Baita bankuak ere? Batek daki agian askoren ahotan dagoen kapitalismoaren berrikuntza eguzkiari esker etorriko ote den.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s