Kanbises erregearen armada galdua

Egiptoko basamortuko hareak. Irudia: Juanma Gallego
Egiptoko basamortuko hareak. Irudia: Juanma Gallego

Kristo aurreko 525. urtean Egipto konkistatu zuenean, Pertsiako Kanbises II.ak ez zuen harrera berorik lortu. Horrelako jarrerak normalak dira Historian. Baina gauza bat da menderatutako herriaren aldetik laudorio askorik ez jasotzea eta oso gauza bestelakoa zuzenean kontrako jarrera agertzea. Hori egiten ausartu ziren, hain zuzen, Siwako oasian zegoen Amon jainkoaren orakulua interpretatzen zuten apaizak. Amon jainkoak Cambises erregeari zorigaitza opa zion.

Herodoto historialari greziarrak esaten duenari jarraituz, Kanbisesek izugarrizko haserraldia hartu zuen eta, asko pentsatu barik, orakulua eta bere inguruan zirenak suntsitzeko 50.000 lagunez osatutako armada bidali zuen.

Soldaduak, hala ere, ez ziren inoiz Siwara heldu, eta behin betirako desagertu ziren. Herodoto berari jarraituz, Siwako biztanleen bertsio harrigarriak arkeologo eta abenturazale askoren irudimena elikatu du: mendebaldeko haizete erraldoi batek Kanbises erregearen armada harrapatu eta betirako desagerrarazi zuen. Simun deitzen zaio muturreko fenomeno meteorologiko honi eta funtsean harea-ekaitz bortitz eta hilgarria da.

Almasyko Kondea, The English Patient eleberria eta filma inspiratu zuen pertsonaia, armada horren arrastoen bila abiatu zen abenturazaleetako bat izan zen. Gugandik gertuago, 2009. urtean zenbait ikerlari italiarrek Saharan armada horren aztarnak topatu zituztela esan zuten eta arrasto horren inguruan dokumental bat ere egin zuten. Askok uste dute, ordea, Herodotok idatzitakoa kondaira bat baino ez dela. Erantzuna, hala ere, Egiptoko basamortuko hareek baino ez daukate.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s