Azken asteroidearen zain

Rosetta eta kometa 67P Churyumov-Gerasimenko Irudia: ESA
Rosetta eta kometa 67P Churyumov-Gerasimenko Irudia: ESA

100 milioi urtean behin gertatzen da. Zifra, noski, ez da zehatza, baina estatistika horrela da. Asteroide erraldoi batek lurra jotzen du eta dena akabo. Tira, den dena ez. Agian espezie gehienak desagertuko dira. Gizakia ere, agian.

Prozesua gehienetan ez da batere azkarra, agonia geldo baten modukoa baizik. Asteroidearen talkaren ondorioz sorraraziko sute erraldoiek hautsa eta berotegi efektua eragiten dituzte. Landareak desagertu eta gero belarjaleak gosez hiltzen dira eta ondorioz haragijaleak ere, elikagai-kate osoa kolapsatzen delarik.

NEO deritze eguzkiaren orbitan harrapatutako objektu hauei, ingelesezko Near Earth Object akronimotik (Lurretik Gertuko Objektuak), eta gaur egun NASAk horrelako 900 inguru fitxatuta ditu, jarraipen zuzena egiten.

Pasa den 2013ko urtarrilan Apofis izeneko asteroidea lurretik 14,5 milioi kilometrora igaro zen, eta hain gertu izanda datu gehiago lortu izan dira izen txarreko objektu horren inguruan. Orain badakigu uste zena baino handiagoa badela, bere bataz-besteko diametroa 325 metrokoa baita. 2029ko apirilean askoz gehiago hurbilduko da, 31.300 kilometrora, komunikazio sateliteak dauden orbitatik baino gertuago. Hurrengo hurbiltze horretan lurraren grabitatearen eraginez Apofisek bere orbitan izan dezakeen aldaketa erabakiorra izango da 2036. urtean izango den beste hurbiltzean gerta daitekeena argitzeko. NASAk dio lurrarekin talka egiteko probabilitatea eskasa dela, bata milioi bakoitzeko

Apofis bezalako objektu batek lurraren kontra talka eginez gero geratuko zen panorama zehaztea ez da batere erraza, baina argi dago paisaia polita ez zela izango. Bere tamaina ez da iraungipen masibo bat eragiteko modukoa, baina bai ondorio latzak sortzeko haina. Ozeano Atlantikoan eroriz gero, esaterako, tsunami erraldoia abiaraziko zen, Amerika zein Europako kostaldeetako hiri guztiak suntsituz. Kontinente batean eroriko balitz, aldiz, izugarrizko txikizioa eragingo luke area handi batean eta orain kutsaduraren ondorioz jasaten ari garen dugun berotegi efektua txantxetakoa irudituko litzaiguke.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.