In Pinkerton we trust

Allan Pinkerton, ezkerraldean, Lincoln presidentearen ondoan
Allan Pinkerton, ezkerraldean, Lincoln presidentearen ondoan

«Inoiz ez dugu lorik egiten» izan zen munduko lehen detektibe agentziaren leloa. Estatu Batuetako Pinkerton Agentzia da hori. Allan Pinkerton Eskoziatik heldu berria zen, 1842an. Bere lehen asmoa Kanada aldera joatea bazen ere, istripu bat zela eta azkenean Estatu Batuetara ailegatu zen, bera eta bere emaztea zeramatzan itsasontziak hondoa jo zuenean. Bikoteak dena galdu zuen istripu hartan.

Baina ozeanoaren bestaldean espero zen moduan, Amerika aukeren lurra zen, eta Pinkerton kondaira hori elikatu zuenetakoa da.

Garai horretan Estatu Batuek izugarrizko merkatua eskaintzen zuten gaizkileentzat, eta baita, noski, gaizkileen aurkako borroka ogibide zutenentzat ere. Hori izan zen, hain zuzen ere, eskoziarrak topatu zuen merkatu berria. Lehen Detektibe Agentzia sortzeaz gain, Estatu Batuetako lehen zerbitzu sekretua ere berari zor zaio.

Hasiera batean bere negozioa trenbide sarearen garapenarekin batera joan zen aurrera, bera arduratu baitzen horien segurtasunaz. Bertan ezagutu zuen gerora Estatu Batuetako presidente bilakatuko zen Abraham Lincoln, garai horretan trenbideetako enpresa multzo baten abokatua zena.

Sezesio gerra hasi zenean Pinkerton Lincoln presidentearen segurtasun pribatuaz arduratu zen, eta baita Batasunaren armadaren aldeko espioitzaz ere.

Gaur egun Pinkerton ere segurtasun agentzia pribatu gisa aritzen da, naiz eta XIX. mendean izandako ospea galduta duen.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.