Vatikanoaren zalantzak

Vatikanoak sekretu ugari gordetzen ditu. Irudia: Juanma Gallego
Vatikanoak sekretu ugari gordetzen ditu. Irudia: Juanma Gallego

Benedikto XVI. Aita Santuak bere betebeharrak uzteko dituen arrazoien inguruan eztabaida ugari sortu da. Berak ahulezia aipatu du, baina eztabaida ahulezia hori fisikoa ala ‘espirituala’ ote den zehaztean datza. Analista askoren iritziz Vatikanoaren baitako botere borrokak eta bereziki Vatikanoaren bankua den Erlijio Ekintzetarako Institutua ( IOR, Istituto per la Opere di Religione) “garbitzeko” ezintasuna dira Aita Santuaren dimisioaren atzean dauden benetako zioak.

Osasuna ala ustelkeria garbitzeko ezintasuna, hor dago eztabaida. Baina zalantza hori ez da berria. Oso antzeko egoera gertatu baitzen Juan Pablo II.aren aurrekoa izandako Juan Pablo I.aren inguruan. 33 egunez baino ez zen egon Pedroren aulkian eserita 65 urte zituen Albino Luciani. 1978ko irailaren 29an hilik topatu zuten bere ohean. Vatikanoaren arabera bihotzekoak jota hil zen, baina bere heriotzaren inguruko zalantzak ez ziren guztiz argitu eta oraindik ere badira erahilketa bat izan zela diotenak.

Juan Pablo I.ak osasun arazorik ez zuela argudiatzen dute, eta Vatikanoak emandako lehen bertsioa eta gerora plazaratu ziren hainbat detaileen arteko ezberdintasuna aipatzen dituzte ere. Teoria hau sustengatzen dutenek (David Yallop kazetaria eta Jesus Lopez Saez apaiza, beste hainbaten artean) Lucianik IOR bankuan egin nahi omen zuen erabateko garbiketa aipatzen dute ustezko erailketa horren arrazoi gisa. Garai horretan, gaur bezala, Vatikanoaren finantzak iluntasunez beteta zeuden.

Zaila izango da kontua noizbait argitzera, Aita Santuaren gorpuari ez baitzioten autopsiarik egin. Ratzinger kardinalaren dimisioa, ordea, ikerketa askoren abiapuntu izan daiteke. Soilik horrela jakin ahalko da Pablo Ordaz kazetariaren hitzek balioa ote duten: ‘Ratzingerren dimisioa ezin daiteke interpretatu errendizio bat bezala. Ahotsa inoiz altxatu ez zuen gizon baten oihu egiteko aukera bakarra izan da‘.

Juan Pablo I.aren hilobia. Irudia: Juanma Gallego
Juan Pablo I.aren hilobia. Irudia: Juanma Gallego
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s