Jarraian Euskadi Irratiko Faktoria eta Ipurtargia saioetan landutako zenbait gai entzuteko aukera duzu.
Atlantida
Atlantidaren mitoak aintzinako zibilizazioen bila ibili diren guztiak liluratu ditu aspalditik. Bimini, Kreta, Kanariar Uharteak… desagertutako zibilizazio honen kokalekutzat jo izan dira. Paulina Zelinsky ikerlariak Kuban izandako aurkikuntza izugarria ere hizpide izan dugu.
Atlantida (Faktoria)
Atlantida (Ipurtargia)
Bilderberg
Estatu Batuetako eta Europako eliteak urtero biltzen dira Bilderberg Biltzarrean. Erdi ezkutuan aritzen den talde honek nazioarteko politikan duen eragina zenbaterainokoa den jakitea zaila bada ere, argi dago bilderbergdarrek badutela uste dena baino garrantzi handiagoa.
Da Vinci Kodea
Dan Brown idazleak idatzitako «El código Da Vinci» liburuak lortutako arrakastaren haritik, Juanma Gallego eta Xabier Andonegiren iritziak bildu ditu Edurne Ayusok.
Dracula
Bram Stokerrek sortutako fikziozko pertsonaiak Vlad Tepes izeneko noble bat izan zuen abiapuntu gisa. Baina bera baino odoltsuago izan zen beste pertsonaia historiko bat: Elizabeth Bathory.
Kaia
Kaia agerkariaren lehen aleak mintzagai hartuta, Euskadi Irratiko Faktorian aritu ginen Garikoitz Udaberekin batera. Otxate, psikofoniak edota Atxondoko Basetxe zahar batean agertutako pareidolia izan ziren elkarrizketan landutako gaietako batzuk.
Kaleko istorioak
Txinako Harresia espaziotik ikusten al da? Errepideko bihurgunean auto-stopa egiten duen neska bizirik al dago? Lapurrek ba al dute izkutuko kode bat beraien artean informazioa trukatzeko. Kaleko istorioak edo hiri kondairen inguruan aritu ginen Faktorian.
Konspirazioaren Teoria
Historian zehar asko izan dira zenbait gertaeren bertsio ofiziala kolokan jarri duten teoriak. Konpirazioaren Teoria deitu izan dena horrelako interpretazioak biltzen dituen jarrera da.
Kontrol soziala
Biztanleriak kontrolpean izateko tresna teknologikoek izugarrizko garapena izan dute azken urteotan. Hala ere, oraindik ere gizakiek garatutako zaintzak pisu handia dauka. Horren adibide Amerikako Estatu Batuetan Highway Wacht izeneko programa.
OHEak
Mexikon izandako ikustaldi baten haritik Objektu Hegalari Ezezagunak izan ditugu eztabaidagai. Horrela OHE fenomenoa azaltzeko izaten ohi diren hipotesiak gogoratu ditugu.
SETI
Espaziotik datozen seinaleen analisia egin eta inteligentzia estralurtarra topatzea da SETI programaren helburua. Garai batean NASAren gidaritzapean bazegoen ere, orain SETI esku pribatuetan dago.
Voynich eskuizkribua
Kriptografian aditu direnentzat gainditu gabeko misterioa da. Voynich eskuizkribuak gaur arte bere sekretuak argitu gabe mantendu ditu.
Echelon
Zelataritza teknologikorako hitzarmen baten barruan bost herrialdek mundu osoko komunikazioak espiatzeko aukera daukate.
Eguzki beltzaren sekretua
Alberto Ladron Aranak idatzitako nobela honek nazien siniskeri esoterikoak ditu abiapuntu.
Psikofoniak
Zenbaitetan jatorri ezezaguna duten ahotsek aztarna bat uzten dute grabagailuetan. Kaitin Allende kazetariak gidatutako Ipurtargia saioan fenomeno horren inguruan aritu ginen.