Babilonia suntsitu zuen erregea

Ishtar Atea. Irudia: Juanma Gallego
Ishtar Atea. Irudia: Juanma Gallego

Asiriarrek sortu zuten estatua ez zen txantxetan ibiltzeko modukoa. Bere garaiko armada indartsuena martxan jarri zuten, lehen aldiz burdina modu masiboan erabili zuena. Terrore psikologikoa erabiltzen ere maisu apartak ziren. Hiri bat ez bazen baldintzarik gabe errenditzen, behin hiria hartuta izugarrizko basakeriak egiten zizkieten garaituei. Hurrengo hiriko populazioa zein mandatariek, beraz, bazekiten errenditu ezean espero zezaketeen zortea. Guda basakeri hauek haien jauregietako hormak ere dekoratzen zuten, asiriar inperioaren menpeko herrialdetako enbaxadoreek ere ikus zezaten traidoreek espero ahal zutena.

Baina Senaquerib errege handiaren garaian ( kristo aurreko VII. mendean) Babilonian matxinadarako ohiuak entzuten hasi ziren. Asiriar erregeak bertan ezarria zuen Ashur-nadin-shumi bere semearen kontra altxatu eta azkenean babiloniarrek, elamitarren laguntzarekin, boterea hartu eta Senaqueriben semea hil zuten.

Asiriar inperioaren menpe egon arren, Babilonia hiri sakratua zen asiriarrentzat ere. Gaur egun kristauentzat Erroma edo Jerusalen hiri preziatuak diren moduan. Baina Senaqueribek ez zuen demostratu jainkoenganako beldurrik. Bere oinordekoa izatera deituta zegoen semearen hilketa mendekatzeko Babilonia desagertaraztea erabaki zuen. Ez zen ba beroaldi batean hartutako erabakia, hilabete asko eman baitzituen Babiloniaren aurkako erasoa prestatzen.

Hiria hartu ondoren suntsipena eta heriotza izan ziren nagusi. Eufrates ibaiaren ura erabilita, hiria oinarrietatik urperatu zituen. Agintaldian ordezkatu zuen bere semea Asarhadonek, ordea, antzinako hiri sakratua berreraiki zuen.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s