Eman besarkada hori, kontaktu fisikoak onurak dakartza eta
Gainerako pertsonekin edo objektuekin kontaktu fisikoa izateak osasun fisiko eta mentala hobetzen dituela babestu du zientzialari talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2024/05/28/eman-besarkada-hori-kontaktu-fisikoak-onurak-dakartza-eta/
Energia iluna arakatuz, unibertsoaren maparik osatuena lortu dute
DESI kolaborazioaren lehen datuak unibertsoaren zabalpenari buruz finkatuen dagoen teoriarekin bat datoz, baina hainbat desbideraketa txiki atzeman dituzte ere.
Orain badakigu zergatik intsektuak pilatzen diren argiaren inguruan
Intsektu hegalariek gauez argitara zergatik jotzen duten ebatzi du ikerketa batek. Berez, argia ez dute jomuga, orain arte zabalduen zegoen hipotesiak proposatzen zuen moduan.
Antzinako izurriteak eta klima lotu nahian
Klima hoztu izanak Antzinako Erroman izan ziren hiru izurrite handienak indartu zituela babestu du ikertzaile talde batek. Hiru urteko bereizpena lortu dute datu paleoklimatikoetan.
https://zientziakaiera.eus/2024/04/09/antzinako-izurriteak-eta-klima-lotu-nahian/
Nola sortzen dituzte baleek beren ‘kantuak’?
Bizardun baleek bokalizazioak sortzeko duten modua argitu du ikertzaile talde batek. Gizakiak itsasoan eragindako soinu kutsadurarekin baleek lehiatzeko modurik ez dutela ohartarazi dute zientzialariek.
https://zientziakaiera.eus/2024/03/12/nola-sortzen-dituzte-baleek-beren-kantuak/
Bakterioak, begi hutsez ikusten ez diren gaztagile txikiak
Idiazabal gaztaren ezaugarriak zehazteko mikrobiotak duen garrantzia aztertu du Gorka Santamarina ikertzaileak. Zaporean, testuran eta aroman funtsezkoak dira bakterioak.
https://zientziakaiera.eus/2024/02/27/bakterioak-begi-hutsez-ikusten-ez-diren-gaztagile-txikiak/
Munduko akuifero gehienak gainbeheran dira
Orain arte egindako laginketarik handienak agerian utzi du batez ere eremu idorretan azkar lehortzen ari direla lurpeko ur erreserbak.
https://zientziakaiera.eus/2024/02/13/munduko-akuifero-gehienak-gainbeheran-dira/
Substratu elektrikoak landareen hazkundea sustatzeko
Elektrizitatearen eroale den substratu bat erabilita, garagarraren labore hidroponiko batean landareak %50 gehiago haztea lortu du ikertzaile talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2024/01/23/substratu-elektrikoak-landareen-hazkundea-sustatzeko/
Argiari jarraitzeko landareek duten mekanismoa azaleratu dute
Zelulen artean dituzten kanalak funtsezkoak zaizkie landareei argia nondik datorkien jakiteko. Gakoa uraren eta airearen artean sortzen den argi dispertsioan dagoela aurkitu dute.
https://zientziakaiera.eus/2024/01/09/argia-eta-landareak/
Menopausia duten espezieen klub txikian sartu dira txinpantzeak
Ugandako txinpantze talde handi bateko emeak menopausia arora iritsi direla egiaztatu du ikerketa luze batek. Zientzialariek ez dakite horren atzean zein arrazoi egon daitekeen.
Gizakiaren ahotsa, lehoiarena baino beldurgarriagoa
Hegoafrikako parke natural batean egindako esperimentu batek demostratu du sabanako espezie gehien-gehienek beldur gehiago diotela giza ahotsari, lehoiarenari baino.
https://zientziakaiera.eus/2023/11/21/gizakiaren-ahotsa-lehoiarena-baino-beldurgarriagoa/
Garatutako garunik gabe ere ikasteko aukera dago
Nerbio sistema oso sinplea izan arren, marmoka espezie txiki bat ikasteko gai dela frogatu du ikertzaile talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2023/10/31/garatutako-garunik-gabe-ere-ikasteko-aukera-dago/
Megafaunaren desagerpenak gizakien kognizioa hobetu zuenekoa
Historiaurrean tamaina handiko animaliak desagertzen joan ziren heinean, gizakiak gero eta ehiza tresna txukunagoak egitera behartuta egon ziren, ikertzaile talde baten arabera. Horrek gaitasun kognitiboak handitu zituela babestu dute.
https://zientziakaiera.eus/2023/10/24/megafaunaren-desagerpenak-gizakien-kognizioa-hobetu-zuenekoa/
K2-18 b: mundu oparo bat Leo konstelazioan
124 argi urtera dagoen exoplaneta batean karbono dioxidoa eta metanoa identifikatu ditu James Webb espazio teleskopioak. Biomarkagailua izan daitekeen konposatu bat benetan ote dagoen egiaztatu nahi dute orain.
https://zientziakaiera.eus/2023/10/10/k2-18-b-oparoko-mundu-bat-leo-konstelazioan/
Neuronek duten banaketa berezia azaleratu dute
Ugaztunen garunean dauden zelulak banaketa patroi jakin baten araberakoa dela aurkitu du ikertzaile talde batek. Arrazoia argitzeko moduan egon ez badira ere, zelulen biderketa prozesuaren ondorio izan zitekeela iradoki dute.
https://zientziakaiera.eus/2023/09/19/neuronek-duten-banaketa-berezia-azaleratu-dute/
Gizateriak denbora zertan ematen duen kalkulatu dute
Mundu mailako batez bestekoetan abiatuta, azterketa zabal batek gizakiek egiten duten denboraren erabilpena zenbatetsi du.
https://zientziakaiera.eus/2023/07/31/gizateriak-denbora-zertan-ematen-duen-kalkulatu-dute/
Udan hodeiak errazago pilatzen dira hirietan
AEBn hogei urtez hartutako datuetan abiatutako ikerketa batek ondorioztatu du hirien inguruan hodei gehiago pilatzen direla, batez ere udan.
https://zientziakaiera.eus/2023/07/19/udan-hodeiak-errazago-pilatzen-dira-hirietan/
Gainbeheran dago munduko lakuen erdia
Munduko laku eta urtegien egoerari buruzko azterketa zabal batek argitu du erdiak baino gehiagok ura galdu dutela azken hamarkadetan.
https://zientziakaiera.eus/2023/07/12/gainbeheran-dago-munduko-lakuen-erdia/
Distantzia handira ere, eltxoek usainduko zaituzte
Eremu zabaleko esperimentu batean berretsi dute eltxoek hainbat gizaki mota nahiago dituztela, besteak baino. Gorputzaren usaina giltzarri dela ikusi dute.
https://zientziakaiera.eus/2023/06/21/distantzia-handira-ere-eltxoek-usainduko-zaituzte/
‘Ikusezinak’ dira landareak, baita zientziarentzat ere
https://zientziakaiera.eus/2023/05/31/ikusezinak-dira-landareak-baita-zientziarentzat-ere/
Animalien aldean, ahalegin gutxi egiten dira landareen kontserbazio politiketan, Richard T. Corlett ekologo eta biodibertsitatean adituak ohartarazi duenez.
Izarren osaketa kimikoak bizigarritasuna baldintza dezake
Ikertzaile talde batek argitu du metaltasun altuko izarrak ez direla oso egokiak inguruko planetetan bizia agertzeko, isurtzen duten erradiazio ultramore motak ez duelako laguntzen planetetan ozono geruza trinko bat eratzen.
https://zientziakaiera.eus/2023/05/17/izarren-osaketa-kimikoak-bizigarritasuna-baldintza-dezake/
Intsektu baten garunaren mapa osatu dute
Ikerketaren munduan luze eta zabal erabiltzen den Drosophila melanogaster euli espezieko larbaren garunaren mapa osoa egin du ikertalde batek, hamabi urtez luzatu den azterketa batean.
https://zientziakaiera.eus/2023/05/02/intsektu-baten-garunaren-mapa-osatu-dute/
Arrautza, arte maisulanetako osagaia?
Errenazimentutik aurrera olioaren teknika gailendu bazen ere, zenbait margolanetarako pigmentuetan oraindik arrautza botatzen zela proposatu du ikertzaile talde batek. Egin dituzten proben arabera, arrautza gehitzeak abantaila nabarmenak ditu.
https://zientziakaiera.eus/2023/04/19/arrautza-arte-maisulanetako-osagaia/
Artikoko antzarak klima-aldaketara egokitzen hasi dira
Artikoko antzara populazio batek 1.000 kilometrora aldatu ditu ohiko ugalketa tokia eta migrazio ibilbidea. Zientzialariek uste dute klima-aldaketaren eta giza presioaren aurrean egindako egokitzapena izan dela.
https://zientziakaiera.eus/2023/04/05/artikoko-antzarak-klima-aldaketara-egokitzen-hasi-dira/
Quaoar, inork espero ez zuen eraztunaren jabea
Quaoar planeta nanoa Neptunoz haraindiko dagoen objektu txikia da eta bertan eraztun sistema bat atzeman dute astrofisikariek. Orain arte urte luzez finkatuta zegoen teoria baten arabera, ordea, ez luke bertan egon behar.
https://zientziakaiera.eus/2023/03/22/quaoar-inork-espero-ez-zuen-eraztunaren-jabea/
Urlehortar bitxienaren jatorria argitu dute
AEBn aurkitutako fosil berriek aukera eman dute denboran 220 milioi urte atzera joan eta zezilien historia ebolutiboa argitzeko.
https://zientziakaiera.eus/2023/02/22/urlehortar-bitxienaren-jatorria-argitu-dute/
Taldeka bizi diren ugaztun espezieek bizitza luzeagoa dute
Mila bat ugaztun espezieren bizimodua eta bizitza luzera alderatu ditu ikertzaile talde batek. Ondorioztatu dute bi faktore horien arteko korrelazioa dagoela.
https://zientziakaiera.eus/2023/02/15/taldeka-bizi-diren-ugaztun-espezieek-bizitza-luzeagoa-dute/
Mikroorganismoak? Bai, eskerrik asko!
Mikrobioen artean ere biodibertsitatea azkar galtzen ari direla ohartarazi du zientzialari talde batek. Besteak beste, lurraren emankortasunerako ezinbestekoak dira: landareen hazkundea %64 azkartzen dutela ondorioztatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2023/01/25/mikroorganismoak-bai-eskerrik-asko/
Erromatar hormigoiaren ezusteko osagaia
Duela bi milurteko porlanean kaltzita pikorrak aurkitu ditu ikertzaile talde batek, eta horri esker hormigoia bere kabuz konpontzeko gai dela ziurtatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2023/01/18/erromatar-hormigoiaren-ezusteko-osagaia/
Luma gorakor erraldoia aurkitu dute Marten
Elysium Planitia lautadaren azpian 4.000 kilometroko zabalera duen egitura baten berri eman dute zientzia artikulu batean.
https://zientziakaiera.eus/2022/12/20/luma-gorakor-erraldoia-aurkitu-dute-marten/
Duela bi milioi urteko DNA berreskuratu dute
Groenlandiako sedimentuetan gordeta zegoen DNA zatiak identifikatzea lortu du nazioarteko ikertzaile talde batek. Horri esker, Pleistozeno garaiko biotopoak azaleratu dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2022/12/14/duela-bi-milioi-urteko-dna-berreskuratu-dute/
Intsektuen ezusteko eragina atmosferan
Erle multzo baten inguruan sortzen den karga elektrikoa neurtu dute zientzialariek, eta konturatu dira ekaitz hodei batek sortzen duen kargaren tamainakoa izan daitekeela.
https://zientziakaiera.eus/2022/11/29/intsektuen-ezusteko-eragina-atmosferan/
Hiparkoren mapa astronomikoa azaleratu da
Antzinako eskuizkribu bat irudi multiespektralaren bidez arakatuz, ikertzaile talde batek Hiparkorena bide den izar mapa astronomiko baten pasartea aurkitu du.
https://zientziakaiera.eus/2022/11/16/hiparkoren-mapa-astronomikoa-azaleratu-da/
Ehizaren atzetik joan ziren neandertalak hegoalderantz
Janari nahikoa eskura ez izateak eragina izan zuen Kantauriar eskualdeko neandertalak desagertzeko orduan, zientzialari talde batek egindako proposamenaren arabera.
https://zientziakaiera.eus/2022/10/26/ehizaren-atzetik-joan-ziren-neandertalak-hegoalderantz/
Funtzio bikoitza duen RNA mezularia aurkitu dute
Laborategiko organismo modelo batean, proteina bat zein telomerasa sortzeko gai den RNA mezulari baten berri eman du ikertzaile talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2022/10/12/funtzio-bikoitza-duen-rna-mezularia-aurkitu-dute/
Indoeuropar hizkuntzen katebegi galduaren bila
Analisi genetiko zabal batean abiatuta, indoeuroperaren jatorria Eurasiako estepetan ez baizik eta Asia mendebaldean dagoela proposatu du zientzialari talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2022/09/21/indoeuropar-hizkuntzen-katebegi-galduaren-bila/
Marmoka ‘hilezkorraren’ sekretuak azaleratu dituzte
Bere bizi zikloan atzera egiteko gaitasuna duen marmoka baten genoma sekuentziatu dute zientzialariek, prozesuaren atzean dauden mekanismoak hobeto ezagutuz. Azken helburua zahartzeari lotutako gaitzen tratamenduan aurrera egitea da.
https://zientziakaiera.eus/2022/09/08/marmoka-hilezkorraren-sekretuak-azaleratu-dituzte/
Naturak 57 modu ditu mineralak sortzeko
Eratzen diren moduan abiatuta, mineralak sailkatzeko metodo berria proposatu du ikertzaile talde batek. Orain arte osaketa kimikoa eta egitura kristalinoa baino ez dira kontuan hartzen.
https://zientziakaiera.eus/2022/07/20/naturak-57-modu-ditu-mineralak-sortzeko/
‘Tartalo’ aurkeztu dute, Miozenoko hartz–txakur berria
Izaki mitologikoaren omenez izendatu dute Pirinioetan aurkitutako hartz-txakur baten fosila. Duela 12 milioi urte bizi izan zen harrapari itzel hau.
https://zientziakaiera.eus/2022/07/11/tartalo-aurkeztu-dute-miozenoko-hartz-txakur-berria/
Ia oharkabean pasa dira zenbait bero bolada
Ikertzaile talde batek azken hamarkadetan izandako muturreko beroaldiak identifikatu ditu. Goreneko tenperaturetara jo beharrean, batez besteko tenperaturekiko dagoen desbideraketa aintzat hartu dute. Datozen urteetan horiek handituko direla ohartarazi dute.
https://zientziakaiera.eus/2022/06/21/ia-oharkabean-pasa-dira-zenbait-bero-bolada/
Galaxiaren bihotza azaleratzeko erronka
Sagittarius A* zulo beltzaren lehen irudia lortzeko zientzialariek planetaren tamainako behatoki birtual bat eraiki behar izan dute. Kasu honetan ere, erronka zientifikoari erronka teknologikoa gehitu zaio.
https://zientziakaiera.eus/2022/06/14/sagittarius-a/
Beleen inperioaren arrakastaren gakoak
Beleak gai izan dira munduan zehar luze eta zabal hedatzeko, klima eta habitatak edozein direla ere. Ikertzaile talde batek hiru ezaugarriri egotzi die arrakasta hau: beste korbidoekiko handiagoak dira, hegal luzeagoak dituzte eta baita garun tamaina egokia ere.
https://zientziakaiera.eus/2022/05/30/beleen-inperioaren-arrakastaren-gakoak/
Tomateen oparotasunaren abiapuntua: oasi genetikoak
Gaur egun kontsumitzen ditugun tomateen artean aniztasun handia egon arren, azterketek erakutsi dute oso oinarri genetiko urrian abiatu zirela barietate horiek. Zorionez, nekazariak oso adi egon ziren mutazioeiº.
https://zientziakaiera.eus/2022/05/11/tomateen-oparotasunaren-abiapuntua-oasi-genetikoak/
Argipean lo egiteak osasun arazoak sorrarazi ditzake
Ikerketa baten arabera, lo egiten den bitartean logelan argia egonez gero, bihotz abiadura eta glukosa mailak handitzen dira, zenbait gaitz garatzeko arriskua handituz.
https://zientziakaiera.eus/2022/04/25/argipean-lo-egiteak-osasun-arazoak-sorrarazi-ditzake/
Zenbat hegazti pozoitzen dituzte berunezko perdigoiek?
Ehizan erabilitako berunezko munizioek Europako hegazti harraparien populazioetan duten eragina kalkulatu dute: batez bestean, pozoitzeek eragin dute hegazti horien populazioak %6 urriagoak izatea.
https://zientziakaiera.eus/2022/04/12/zenbat-hegazti-pozoitzen-dituzte-berunezko-perdigoiek/
Hezurren ‘post mortem’ tartea kalkulatzeko teknika
Pertsona baten heriotzatik zenbat denbora igaro den jakiteko teknika ez suntsitzailea garatu du EHUko ikertzaile talde batek. Hezurren analisi kimikoan abiatzen da metodoa.
https://zientziakaiera.eus/2022/03/28/post-mortem-tartea-kalkulatzeko-teknika/
Mapa eta egutegia dira itsas elefante emeen iparrorratza
Itsas elefante emeak espazioaren eta denboraren pertzepzioan oinarritzen dira erabakitzeko noiz itzuli behar diren hondartzetara erditzera. Ez dute erabakia hartzen —orain arte uste zenez— pisu nahikoa irabazi dutenean.
https://zientziakaiera.eus/2022/03/14/mapa-eta-egutegia-dira-itsas-elefante-emeen-iparrorratza/
Eraikinetan energia aurrezteko negutegiak proposatu dituzte
EHUko ikertzaile talde batek eraikinen efizientzia energetikoa hobetzeko sistema bat diseinatu du, berotegi efektuaz baliatzen diren egiturez osatuta.
https://zientziakaiera.eus/2022/02/21/eraikinetan-energia-aurrezteko-negutegiak/
Ibaietako ‘egur emaria’ eragotzi dugu, horren ondorioak ondo ulertu gabe
Ibaien bidez basoetatik itsasoetara iristen den egur kopurua kalkulatu du ikerketa batek. Egileek susmatzen dute industrializazio aurreko kopurua askoz handiagoa zela, eta horregatik fenomenoak ekosistemetan duen eragina ulertzeko beharraz ohartarazi dute.
https://zientziakaiera.eus/2022/02/08/ibaietako-egur-emaria/##
Gorilen eta txinpantzeen arteko liskarrak behatu dituzte aurrenekoz
2019an, eta ikertzaileen harridurarako, Gabongo parke natural batean hainbat txinpantzek eta gorilek borroka latzak izan zituzten. Horien abiapuntua baliabideen eskasian egon daitekeela proposatu dute zientzialariek, baina, momentuz, ez dute behin-betiko azalpenik aurkitu.
https://zientziakaiera.eus/2022/01/19/gorilen-eta-txinpantzeen-arteko-liskarrak/
Errepideetako gatza: nola uztartu segurtasuna eta ingurumena?
Ikertzaile talde batek ohartarazi duenez, neguan errepideak garbitzeko erabiltzen den gatzak ingurumenean eta giza osasunean arazo ugari sortzen ditu. Arazoak ez du konponbide errazik, baina egoera arintzeko hainbat neurri proposatu dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2022/01/10/errepideetako-gatza/
Taldea ez ezik, erritualek pertsonak aldarazten dituzte ere
https://zientziakaiera.eus/2021/12/22/erritualak-taldearekiko-konpromisoa-indartzen-du/
Erritualak taldea indartzeko egin ohi dira, baina, ikertzaile talde baten arabera, norbanakoek taldearekiko duten konpromisoa indartzeko balio dute ere.
Kolore argitsuagoak dituzte hegazti migratzaileek
Ikertzaile talde batek aurkikuntza bitxia egin du: hegazti migratzaileek luma argitsuagoak izateko joera dutela ondorioztatu dute, eta atzean egon daitekeen arrazoi ebolutiboa ere proposatu dute: beroa hobeto jasan dezakete horrela.
https://zientziakaiera.eus/2021/12/08/kolore-argitsuagoak-dituzte-hegazti-migratzaileek/
Uholde handiek migrazio handi bat eragin zuten Egipton
Duela 10.000 urte inguru Nilo ibairen inguruan bizi ziren populazioek alde egin behar izan zuten, uholdeak zirela eta. Hiru milurtekoz abandonatuta egon ondoren, gizakiak Nilora bueltatu ziren, iraganeko zibilizazio garrantzitsuenetakoa abiatuz.
https://zientziakaiera.eus/2021/11/24/uholde-handiek-migrazio-handi-bat-eragin-zuten-egipton/
Zaldi modernoen jatorria argitu dute
Ikerketa genetiko batek etxekotutako zaldien jatorria argitu du: Errusiako estepetan abiatu ziren, duela 4.200 urte inguru. Aurkikuntzak indoeuroparraren zabalpena azaltzen duen teoriari ñabardura garrantzitsua egin dio.
https://zientziakaiera.eus/2021/11/15/zaldi-modernoen-jatorria-argitu-dute/
Uste baino lehenago iritsi zen gizakia Ameriketara
Amerikako White Sands parke nazionalean duela 23.000-21.000 urte artean datatutako giza oinatzak aurkitu dituzte. Datazio horren arabera, azken glaziazioa bere punturik gorenean zegoenean populatuta zegoen Ipar Amerika.
https://zientziakaiera.eus/2021/10/13/uste-baino-lehenago-iritsi-zen-gizakia-ameriketara/
Beren planetak irensten dituzten izarrak
Osaketa kimikoan abiatuta, astronomo talde batek kalkulatu du Eguzkiaren antzekoak diren izarren laurden batek planetaren bat ‘irentsi’ izanaren zantzuak erakusten dituela.
https://zientziakaiera.eus/2021/09/20/beren-planetak-irensten-dituzten-izarrak/
Kakalardo nekazarien lan isilak milioika urte ditu
Elikatzeko onddoak lantzen dituzten kakalardoak badira. Anbarean harrapatutako fosilak aztertu ondoren, ikertzaile talde batek ondorioztatuta du harreman hori uste baino zaharragoa izan daitekeela, eta duela 100 milioi urte hasi zela.
https://zientziakaiera.eus/2021/07/19/kakalardo-nekazarien-lan-isilak-milioika-urte-ditu/
24.000 urtez izoztutako leinua bizira ekarri dute
Artean munduan mamutak zirela, eurekin batera bizi ziren animalia ñimiñoak berpiztea lortu du ikertzaile talde batek: Siberiako permafrostean gordetako errotiferoak gurean dira berriro.
https://zientziakaiera.eus/2021/06/22/24-000-urtez-izoztutako-leinua-bizira-ekarri-dute/
Haizeak daramatzan mugarik gabeko mikroorganismoak
Aire masek garraiatuta, mikroorganismoak atmosferan distantzia handiak egiteko gai direla demostratu du ikertzaile talde batek. Diotenez, orain arte erabili izan diren ereduek ez dituzte kontuan hartu mikroorganismoek dituzten zenbait berezitasun.
https://zientziakaiera.eus/2021/05/26/haizeak-daramatzan-mugarik-gabeko-mikroorganismoak/
Brontze Aroko txakurren elikadura, azalera
Duela hiru milurteko txakurretan pilatutako isotopoak alderatuta, ikertzaile talde batek ondorioztatu du gizakiek dagoeneko animalia hauek elikatzen zituztela. Ordurako, txakurren elikaduran zerealak eta animalia jatorriko proteinak sartzen zituzten.
https://zientziakaiera.eus/2021/05/05/brontze-aroko-txakurren-elikadura-azalera/
Biodibertsitatea ez da nahikoa lehorteei aurre egiteko
Ikertzaile talde batek baieztatu duenez, baso mistoek ekosistemen emankortasunean eragin positiboa duten arren, ez dute hobekuntzarik bermatzen lehorte handien aurrean.
https://zientziakaiera.eus/2021/04/14/biodibertsitatea-ez-da-nahikoa-lehorteei-aurre-egiteko/
Euri azidoa gaindituta ere, sufreak uretan dirau
Sufreak eta haren deribatu diren sulfatoek kutsadura arazoak sortzen dituzte ur gezetako ekosistemetan, baina adituek ohartarazi dute eragin hori ez dela behar bezala kontuan hartzen ari. Biorremediazio estrategiak proposatu dituzte inpaktua arintzeko.
https://zientziakaiera.eus/2021/03/15/euri-azidoa-gaindituta-ere-sufreak-uretan-dirau/
Presa zaharrei buruz hitz egiteko unea iritsi da
Munduan diren urtegien zahartzeaz ohartarazi dute adituek. Azpiegitura horien kudeaketa egokia egin ezean, arazoak ager daitezke, eta horiek larriagoak bihur litezke klima aldaketarekin.
https://zientziakaiera.eus/2021/02/15/presa-zaharrei-buruz-hitz-egiteko-unea-iritsi-da/
Energia eskasiak osasunean eragiten duenekoa
Bartzelonan egindako azterketa batek ondorioztatu du pobrezia energetikoak eragin esanguratsua duela kinka horretan dauden lagunen osasunean. Besteak beste, bronkitisarekin eta depresioarekin lotu dute etxea behar beste berotu ezin izatea.
https://zientziakaiera.eus/2021/01/18/pobrezia-energetikoak-osasunean-eragiten-duenekoa/
Teknosinaduren zantzurik ez… momentuz
Noizean behin itxaropena pizten den arren, balizko zibilizazio estralurtarren seinaleen bila ari diren zientzialariek ez dute orain arte arrakastarik lortu. Haien bilaketa, ordea, ez da antzua, besteak beste, astronomiaren alorrean ezagutza mordoa eskuratzen ari direlako.
https://zientziakaiera.eus/2020/12/31/teknosinaduren-zantzurik-ez-momentuz/
Erleek liztorren aurkako disuasioa garatu dute
Asiako erleek liztor erraldoiei aurre egiteko seinale bat asmatu dute. Halako bat ikustean, abdomenak mugitzen dituzte, liztorrak aurrera eginez gero aurrean izan dezakeen patuaz ohartarazteko. Aldi berean, seinale horrek erlauntzeko zaindari gehiago biltzeko balio du.
https://zientziakaiera.eus/2020/12/24/erleek-liztorren-aurkako-disuasioa-garatu-dute/
Esne Bidearen mapa berria: zehatza bezain ederra
Gaia misioak Esne Bideari buruzko datu andana argitaratu ditu, eta, horietan oinarrituta, lehen ondorioak argitaratu ditu. Galaxiaren iragana eta etorkizun urruna irudikatzeko ezagutzeko aukera dute ikertzaileek, eta beste aurkikuntza asko egiteko bidea irekita geratu da.
https://zientziakaiera.eus/2020/12/17/esne-bidearen-mapa-berria-zehatza-bezain-ederra/
Tximistak mendean hartzeko bidea argitu dute
Grafenoa eta laser izpi bat erabilita, laborategian deskarga elektriko baten ibilbidea bideratzea lortu du ikertzaile talde batek. Etorkizunean teknologia hori tximisten norabidea eta jomuga aldez aurretik erabakitzeko baliagarria izango den esperantza agertu dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/12/10/tximistak-mendean-hartzeko-bidea-argitu-dute/
Da Vinciren marrazkietako informazio ikusezina
Leonardo da Vinci artista eta jakintsu ospetsuaren marrazkietan bildutako mikrobioma aztertu dute, sekuentziazio masiboko teknikak erabilita. Emaitzek erakutsi dute paper zaharrek mikrobioen araberako sinadura bat gorde dezaketela.
https://zientziakaiera.eus/2020/12/03/da-vinciren-marrazkietako-informazio-ikusezina/
Inbaditzaileei aurre egitea, lehentasun kontua
Dagoeneko Europara sartu diren espezie inbaditzaileak desagerrarazteko eta etorkizunean sartu daitezkeenak uxatzeko, aditu talde batek lehentasunetan oinarritutako zerrenda bat osatu du. Espezie bakoitzaren araberako estrategia garatzea funtsezkotzat jo dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/11/26/inbaditzaileei-aurre-egitea-lehentasun-kontua/
Haitzuloen irisgarritasuna neurtzeko metodoa garatu dute
Bizkaiko Atxurra haitzuloa eskaneatuz, eta 21 lagunekin egindako esperimentu baten laguntzaz, ikertzaile talde batek haitzuloetako irisgarritasuna neurtzen duen sistema aurkeztu du. Aditu bakoitzak bere irizpide propioa jarraitu beharrean, alderaketak egiteko moduko metodo objektiboa lortzea izan dute helburu.
https://zientziakaiera.eus/2020/11/19/haitzuloen-irisgarritasuna-neurtzeko-metodoa-garatu-dute/
Hanken bidez entzuten duten armiarmak
Tinpanoekin ez baizik hanketan dituzten errezeptore bereziei esker hautematen dute mundua armiarmek, lurreko bibrazioak jasota. Ogro aurpegiko armiarmaren kasuan, egiaztatu dute aire bidez ere jasotzen dituztela bibrazioak.
https://zientziakaiera.eus/2020/11/11/hanken-bidez-entzuten-duten-armiarmak/
Espazioan ezinbestekoa izango da elikadura burujabetza
Gizakiok aspalditik ohituta gaude landareekin lan egiten, baina Lurretik kanpoko nekazaritza garatzerakoan Neolito aroko lehen ahaleginetan bezain galduta egon gaitezke. Zientzialariak lanean ari dira hori gerta ez dadin, etorkizun hurbil batean espazio nekazaritza errealitatea bihurtu nahian.
https://zientziakaiera.eus/2020/11/05/espazioan-ezinbestekoa-izango-da-elikadura-burujabetza/
Hesiez inguratuta, baina horien inpaktua guztiz ulertu gabe
Hesiak azkar zabaltzen ari dira munduan, eta horrek animalia espezie asko kaltetu ditu. Batzuetan, gainera, beste espezie batzuk babesteko martxan jarri diren hesien ondorioz etorri da kaltea.
https://zientziakaiera.eus/2020/10/29/hesiez-inguratuta-baina-horien-inpaktua-guztiz-ulertu-gabe/
Norena izango da adimen artifizialak sortutako artea?
Teknologia aurkezteko erabiltzen den hizkerak zeresan handia izan dezake adimen artifizialari buruz dugun pertzepzioan. Aurkezteko moduaren arabera, algoritmoa gizatiartzeko joera indartzen da.
https://zientziakaiera.eus/2020/10/21/norena-izango-da-adimen-artifizialak-sortutako-artea/
Konfinamenduak txorien kantuak aldarazi zituen
San Frantziskon egindako grabazioek 2020ko udaberriko berrogeialdian zehar kurloiek haien kantua aldatu zutelako hipotesia berretsi dute. Inguruan zarata gutxiago izanda, txoriek frekuentzia eta bolumen txikiagoan txiokatu zuten.
https://zientziakaiera.eus/2020/10/15/konfinamenduak-txorien-kantuak-aldarazi-zituen/
Artelan neolitiko baten egiletza argitara ekarriz
Hatz-marketan abiatuta, ikertzaile talde batek Neolito aroko artelan baten egileen profila ondorioztatu du: gazte batek eta gizonezko heldu batek parte hartu zutela uste dute. Gaztea emakumezkoa izan zitekeela ere proposatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/10/08/artelan-neolitiko-baten-egiletza-argitara-ekarriz/
Abiadura da animalien jokabide kolektiboaren gakoetako bat
Arrain baten itxura duen robot bat erabilita, sardan ibili ohi diren arrain batzuen portaera aztertu dute, eta ondorioztatu dute arinago doazen banakoek taldearen lidergoa eskuratzen dutela.
https://zientziakaiera.eus/2020/09/30/abiadura-da-animalien-jokabide-kolektiboaren-gakoetako-bat/
Abian diren aldaketen testigantza, permafrostaren amildegian
Siberiako labar batean gertatzen ari den higadura neurtuta, permafrostaren urtzearen ondorioz karbonoa eta metanoa oso modu azkarrean askatzen ari direla egiaztatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/09/24/abian-diren-aldaketen-testigantza- permafrostean/
Hibernazioa: gutxienez 250 milioi urte dituen trikimailua
Dinosauroak eta ugaztunak agertu baino lehen bizi izan zen animalia baten letaginak aztertuz, ikertzaile talde batek hibernazioaren antzeko egoera baten lehenengo aztarna izan daitekeena aurkeztu du.
https://zientziakaiera.eus/2020/09/17/hibernazioa-gutxienez-250-milioi-urte-dituen-trikimailua/
Energia berdea ere mineralez gose dator
Energia berriztagarriek meatzaritzaren bitartez baino lortu ezin daitezkeen osagaiak behar dituzte, eta, horretarako, lurra zulatu behar da ezinbestean. Ikertzaile talde batek meatzaritza horrek bioaniztasunean duen eta izango duen inpaktua kalkulatu du.
https://zientziakaiera.eus/2020/09/10/tamalez-energia-berdea-ere-mineralez-gose-dator/
Musikak ez zaitu adimentsuago bihurtuko, baina, nori axola zaio?
Musika ikastea eta gaitasun kognitiboen hobetzea lotu dituzte zenbait ikerketek, eta oso zabalduta dago musikak adimena bultzatzen duela dioen ideia. Gaiari buruz egin den azken berrikuspenak, ordea, bestelako ikuspegia eman du.
https://zientziakaiera.eus/2020/09/03/musikak-ez-zaitu-adimentsuago-bihurtuko-baina-nori-axola-zaio/
Hartzen eta gizakien erresumek topo egiten dutenekoa
Kanadako mendebaldean bizi diren hartzek azken lau hamarkadetan izan duten jarduna aztertuta, ondorioztatu dute hartz batek 14 urte behar dituela gizakiekin batera lurraldea partekatzen ikasi ahal izateko. Animalia hauen egoera hobetzeko hainbat proposamen landu dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2020/07/31/hartzen-eta-gizakien-erresumek-topo-egiten-dutenekoa/
Saharako hautsa: ederra, bizi emailea eta hiltzailea
Basamortuko hautsak Afrikako haurretan duen eragina kuantifikatu dute zientzialariek, eta ondorio kezkagarria atera dute: kutsadura iturri naturala izan arren, hautsak haurren heriotza tasa izugarri handitzen du.
https://zientziakaiera.eus/2020/07/24/saharako-hautsa-ederra-bizi-emailea-eta-hiltzailea/
Espazio eguraldia: aspaldi bidalitako SOS batetik ikasitakoak
1928an baloi gidatu batek izandako istripuaren ondoren gertatutakoa aztertu du zientzialari talde batek, espazio eguraldiaren ikuspuntuarekin. Halako gertakarietatik asko ikasi daitekeela babestu dute, eta espazio esplorazioan antzekorik ez gertatzea espero dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/07/17/espazio-eguraldia-aspaldi-bidalitako- sos-batetik-ikasitakoak/
Ohikoa ez den meatzaritzaren ondorio ikusezinak
Hiru hamarkada urte pasata, itsaspeko meatzaritza simulatzen duen proiektu baten emaitzak aurkeztu dituzte. Eragindako erreien ondorioz, mikroorganismoen herena desagertu dira, eta euren jarduna lau aldiz gutxitu da.
https://zientziakaiera.eus/2020/07/10/ohikoa-ez-den-meatzaritzaren-ondorio-ikusezinak/
FBIra joko dute, guztia nola hasi zen argitu nahian
Unibertsoa sortu zenean, materia bezainbesteko antimateria zegoen, baina ondoren antimateria gehiena ezerezean geratu zen. Neutrinoek izan dezakete fenomeno hori azaltzeko gakoa, baina partikula horiek in fraganti harrapatzea ez da batere erraza. Orain, zientzialariek kontua argitzen lagundu dezakeen tresna berria asmatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/07/03/fbira-joko-dute-guztia-nola-hasi-zen-argitu-nahian/
Umeen sinesmenak elikatzen dituzten konspirazio txikiak
Haur gehienek badakite dinosauroak existitu zirela, eta Elsa printzesa fikzioko pertsonaia dela. Baina badira beste hainbat pertsonaia muga lauso batean geratzen direnak. Helduek sustatutako erritualak omen daude horren atzean.
https://zientziakaiera.eus/2020/06/26/umeen-sinesmenak-elikatzen-dituzten-konspirazio-txikiak/
Hain iritsi berriak ez diren auzokide basatiak
Fauna sorta zabala biltzen da hirietan, askotan horren jakitun ez garen arren. 2020ko udaberriko konfinamenduan gaia hedabideetara eta sareetara igaro da, baina presentzia hori aspaldikoa dela gogoratu du Juan Ignacio Perez Iglesias biologoak.
https://zientziakaiera.eus/2020/06/19/hain-iritsi-berriak-ez-diren-auzokide-basatiak/
Otsoak dira partida honetako arbitro nagusiak
Otsoak Yellowstoneko parkean sartu izanagatik, bertako ekosistemetan eragindako beste ondorio bat berretsi dute ikertzaileek: harrapakariek belarjaleen populazioen gainean egiten duten kontrolari esker, bertako zuhaitz zaurgarriak berreskuratzen ari dira.
https://zientziakaiera.eus/2020/06/12/otsoak-dira-partida-honetako-arbitro-nagusiak/
Mintzamenaren abiapuntua txinpantzeetan bilatu dute
Txinpantzeen bokalizazioei erreparatuta, ikertzaileek ikusi dute giza hizkuntzetan erabiltzen den frekuentzia berdinean mugitzen dutela ahoa. Proposatu dutenez, ezaugarri hau mintzamenaren eboluzioaren abiapuntuan egon daiteke.
https://zientziakaiera.eus/2020/06/05/mintzamenaren-abiapuntua-txinpantzeetan- bilatu-dut/
Alboan noizbait mundu bizigarri bat egon zelako ametsa
Eguzki sistemako bigarren planetaren iragan klimatikoa simulatu dute zientzialariek, eta ikusi dute denbora luzez gainazalean ura eta bizia garatzeko moduko baldintzak egon zitezkeela bertan.
https://zientziakaiera.eus/2020/05/29/alboan-noizbait-mundu-bizigarri-bat-egon-zelako-ametsa/
‘Matrix’ moduko mundu txikia sortu dute eulientzat, eta primeran moldatu dira
Errealitate birtuala baliatuz, euliek nola hegan egiten duten aztertu du ikertzaile talde batek. Objektu birtualen distantzia eta tamaina atzemateaz gain, ikusi dute intsektuek haizea eta usaina ere kontuan hartzen dituztela erabakiak hartzerakoan.
Krisi klimatikoak inoizko giza mugimendurik handiena eragin lezake
Berotegi efektuko gasen isuriei buruzko aurreikuspen ezkorrenean abiatuta, 2070. urterako, gizateriaren heren bat Saharako basamortuko zenbait eremutan dagoen tenperatura berdinaren menpe egon daitekeela ohartarazi dute.
Hidrogenoa besterik ez duen atmosfera batean ere, bizia garaile
Momentuz exoplaneta gutxi batzuetan baino ez dira hauteman atmosferak, baina hemendik gutxira errazagoa izango da horiek detektatzea. Iraultza txiki horri begira, hidrogenozko atmosfera batean mikroorganismoak bizitzeko gai ote direlako galdera bota dute zientzialariek, eta erantzun garbia jaso dute.
Erdi Arotik ahaztuta zegoen urdinaren formula berreskuratu dute
Antzinako eskuizkribuetan erabiltzen zen tindagai baten errezeta galdua berreskuratu du ikertzaile talde batek, oinarrian dagoen molekula identifikatuz. Kontserbazio eta zaharberritze lanetarako garrantzi handiko pausoa izan daiteke.
Argi kutsadurak Artikoan izango duen inpaktua aurreikusi dute
Ikerketa ontzien argiztapenak Artikoko gauean duen eragina aztertu dute, inguruan dauden arrainen kopuruari erreparatuta. Eremuaren arabera, argi horrek itsaspeko organismoak uxatzen eta erakartzen dituela ikusi dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/04/17/argi-kutsadurak-artikoan-izango-duen-inpaktua-aurreikusi-dute/
Eurek ez dakiten arren, animaliek matematika pixka bat behar dute
Modu batean edo bestean, animalia espezie asko ondo moldatu behar dira zenbakiekin, bizirik irauteko beharrezkoak diren hainbat jardunetan. Harreman hori aztertzea zaila den arren, behin argitzen dela, jokaera ikusgarriak azalarazten dira.
Grafenoa baliatu nahi dute zaurien urruneko jarraipena egiteko
Grafenoa oinarri, enpresa batek zauri kronikoen gaineko informazioa ematen duen apositu adimentsua garatu du. Material honek dituen ezaugarriak baliatzen ditu aurrerapenak, baina ez da zaurien zaintzarako garatu den teknologia bakarra.
Neandertalen eta itsasoaren arteko harreman estua azaleratu dute
Portugalen kokatutako neandertalen aztarnategi batean itsas elikagaietan oinarritutako ekonomia baten aztarnak aurkitu dituzte. Ikertzaileen arabera, Europan hain modu nabarmenean dokumentatzen den lehenengo aztarnategi garrantzitsua litzateke hau.
Moko-baleen estrategia bizirik irauteko: isilpeko igeriketa sinkronizatua
Zetazeo hauek portaera bitxia garatu dute haien harrapakari diren orketatik babesteko. Ur sakonetan aritzen dira, eta, itsas azalera bueltatzean, isilpean eta zeharka igotzen dira.
Eskuak ondo garbitzea, gaitz infekziosoen aurkako gakoetako bat
Globalizazioari esker epidemiak inoiz baino azkarrago hedatu daitezke, baina aireportuetatik igarotzen diren bidaiariek eskuak ondo garbitzen badituzte, gaitz infekziosoen zabalkuntza asko murriztu zitekeela proposatu dute ikertzaileek.
Proteina asko duten dieten eta bihotzeko arazoen arteko lotura aurkitu dute
Ikertzaileek uste dute proteina asko duten dietek plaken pilatzea eragiten dutela arterietan, immunitate-sistemaren mesedean aritzen diren zelula makrofagoak akabatzen dituztelako, eta horien zerraldoak plaketan biltzen direlako, arazoa areagotuz.
Lau leinutan kokatu dute ‘Homo sapiens’ espeziearen jatorria
Afrikan ehortzitako lau lagunen arrastoen analisi genetikoan oinarrituta, gaur egungo gizakien eboluzioan gutxienez lau leinu nagusi egon zirela proposatu du zientzialari talde batek. Toki zehatz batean baino, gure espeziaren jatorria Afrikako zenbait lekutan dagoela babestu dute ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2020/02/05/lau-leinutan-kokatu-dute-homo-sapiens-espeziearen-jatorria/
Giza gibelak astebetez kontserbatzeko teknologia garatu dute
Ikertzaile talde batek giza gibelak zazpi egunez gorputzetik kanpo kontserbatzeko gai den makina eraiki du. Aurrerapenak transplanteen alorrean erabilgarria izatea espero dute.
https://zientziakaiera.eus/2020/01/29/giza-gibelak-astebetez-kontserbatzeko-teknologia-garatu-dute/
Superheroi guztiek dituzte puntu ahulak, baita tardigradoek ere
Muturreko egoeretan bizirik irauteko gai diren animalia ñimiñoak dira tardigradoak, baina denboran zehar mantendutako tenperatura altuek horiek hil ditzaketela erakutsi dute orain.
Gurasoen zaintza ez da erraz fosilizatzen den horietakoa
Animaliek bi estrategia darabiltzate ondorengoa ziurtatzeko: kumeak barra-barra izatea ala gutxi batzuk izan baina horiek ondo zaintzea. Azken portaera honen adierazlerik zaharrentzat hartzen dena aurkeztu dute, duela 309 milioi urteko fosil batean.
https://zientziakaiera.eus/2020/01/15/gurasoen-zaintza-ez-da-erraz-fosilizatzen-den-horietakoa/
Bizitza sentitzerakoan hitzek duten garrantziaz
Munduan mintzatzen diren hizkuntzen herena aztertu dute, horietan guztietan sentimenduen adierazpena unibertsala ote den ebatzi asmoz. Alde nabarmenak aurkitu dituzte, eta baita egitura unibertsal baten zantzuak ere.
https://zientziakaiera.eus/2020/01/08/bizitza-sentitzerakoan-hitzek-duten-garrantziaz/
Zianobakterioek oxigenoaren sorgin-gurpila abiatu zutenekoa
Iraultza biologiko edo tektoniko handietara jo behar izan gabe, Lurrean izan diren oxigeno mailaren gorakada handiak azaltzeko eredu berria plazaratu dute ikertzaileek. Ziklo biogeokimikoen arteko berrelikadura baten bitartez azaldu dituzte gertaera hauek.
https://zientziakaiera.eus/2020/01/01/zianobakterioek-oxigenoaren-sorgin-gurpila-abiatu-zutenekoa/
Milimetro gutxitan kabitzen diren beldurrezko istorioak
Hainbat liztor espeziek euren arrautzak beste intsektu baten barruan txertatzen dituzte, eta pozoia erabiltzen dute, artean bizirik daudela, larbentzako bazka modura erabiliak izan daitezen. Kasu batzuetan, gainera, biktimak berak larba defendatuko du.
https://zientziakaiera.eus/2019/12/25/milimetro-gutxitan-kabitzen-diren-beldurrezko-istorioak/
Marteko goiko atmosferaren haizeen mapa osatu dute
MAVEN zundak eskuratutako datuetan abiatuta, NASAko ikertzaileek Marteko goiko atmosferan izaten diren haizeen norabidea eta indarra zehazteko modua izan dute. Lurrarenak baino sinpleagoak direla ikusi dute, eta egonkorragoak.
https://zientziakaiera.eus/2019/12/18/marteko-goiko-atmosferaren-haizeen-mapa-osatu-dute/
Karbono dioxidoa jateko gai den bakterioa lortu dute laborategian
Ingeniaritza genetikoaren eta bideratutako eboluzioaren tekniken bitartez, azukrea beharrean CO2az elikatzeko gai den Escherichia coli bakterioaren aldaera bat garatzea lortu dute.
Usteak erdi ustel: ez dirudi likenek landareei bidea ireki zietenik
Lur idorraren kolonizazioan likenak aitzindariak izan zirela ustea zabalduta dago adituen artean, landareei bidea ireki zietelarik. Arrazoi sinplea da: egungo ekosistemetan hala gertatzen da gehienetan. Baina datu berriek erakusten dute seguruenera hori ez zela hala izan.
Marteko metanoaren misterioari oxigenoarena gehitu zaio orain
Momentuz azalpenik ez duen oxigenoaren gorabehera neurtu du Curiosity ibilgailuak Gale kraterrean. Oxigeno gutxi egon arren, urtaroen arabera kopurua %30 aldatzen dela kalkulatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/11/27/marteko-metanoaren-misterioari-oxigenoarena-gehitu-zaio-orain/
Saguzarrak: izurriteen aurkako aliatu ustekabeak
Iberiar penintsulako saguzarren elikadura aztertzean, biologoek ikusi dute sarri izurrite bihurtzen den pinu-beldarraren kontrolean ardura garrantzitsua dutela ugaztun gautar txiki hauek. Baso-kudeaketetarako estrategiak diseinatzerakoan hau kontuan hartzeko modukoa dela uste dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/11/20/saguzarrak-izurriteen-aurkako-aliatu-ustekabeak/
Ziurgabetasuna eta ustekabea omen dira musikaren arrakastaren gakoak
Ikertzaile talde batek ondorioztatu duenez, abesti bat denboran garatzen den heinean, etorri behar den akordeari buruzko espektatibak sortzen ditu entzuleak, eta horrek plazera eragiten dio.
Apokalipsiaren ondoren esnatu zirenean, ugaztunak hor ziren
Duela 66 milioi urteko iraungipen masiboaren atzean ozeanoen azidotzea izan zuen garrantzia nabarmendu dute zientzialariek. Krisiaren ondoren ugaztunek izan zuten garapen izugarriaren adierazle den fosil bilduma berria ere aurkeztu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/11/06/apokalipsiaren-ondoren-esnatu-zirenean-ugaztunak-hor-ziren/
Mesopotamiako zeruak gorriz estali zirenekoa
Babiloniako oholtxo kuneiformeetan agertutako idazkunak eta zuhaitzen eraztunetan bildutako karbono isotopoak alderatuta, zientzialari talde batek duela 2700 urte inguru gertatutako eguzki-ekaitzak identifikatu ditu.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/30/mesopotamiako-zeruak-gorriz-estali-zirenekoa/
Morrontzaren zantzuak, Brontze Arotik bertatik
Erdialdeko Europako Brontze Aroko etxaldeetan desberdintasun sozialen frogak aurkitu dituzte ikertzaileek. Arkeologikoki hori baieztatzea guztiz zaila izan arren, lehenengo esklabotzaren zantzuak izan litezkeela iradoki dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/23/morrontzaren-zantzuak-brontze-arotik-bertatik/
Txorien garunean oroimen faltsuak txertatzea lortu dute
Optogenetikaren teknika baliatuta, eta gurasoen irakaspena jaso gabe, txori espezie bati abesti baten zatiak “irakastea” lortu dute ikertzaileek. Etorkizunean gizakien artean ikasketa arazoak tratatzeko lagungarria izatea espero dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/16/txorien-garunean-oroimen-faltsuak-txertatzea-lortu-dute/
Mundu mikroskopikoan ere ‘ikasten’ dela proposatu dute
Pavloven baldintzatze klasikoaren bitartez amebak ikasteko gai direla proposatu du ikertzaile talde batek. Minbizian gertatzen den metastasi prozesua hobeto ulertzeko baliagarria izango delakoan daude zientzialariak.
https://zientziakaiera.eus/2019/10/09/mundu-mikroskopikoan-ere-ikasten-dela-proposatu-dute/
GJ3512b du izena, eta planeten eraketari buruzko teoria kolokan jar lezake
Izar nano gorri baten inguruan orbitatzen duen gasezko planeta erraldoi baten berri eman du astronomo talde batek. Dagoen tokian egonda, zientzialariek diote gaur egun onartuen dagoen teoriak ezin duela azaldu planeta horren existentzia.
Mendietan daude gordeta bioaniztasunaren gakoak
Alexander von Humboldt naturalistaren jaiotzaren 250. urteurrena baliatu dute berak hasitako bidea urratzeko, eta argitzeke mantentzen den misterio bati erantzun bat ematen saiatzeko: zergatik biltzen den horrenbeste bioaniztasun mendien inguruan.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/25/mendietan-daude-gordeta-bioaniztasunaren-gakoak/
Ai gazte zoro hauek eta euren kortex prefrontal lotsabakoa!
Edozein estimuluren aurrean auto-kontrola galtzeko joera norbanakoaren araberakoa bada ere, nerabezaroan bereziki zailagoa da inhibizioa kontrolpean izatea. Gizakietan ez ezik, tximinoetan ere gertatzen da, eta atzean arrazoi ebolutiboa dagoela proposatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/18/ai-gazte-zoro-hauek-eta-euren-kortex-prefrontal-lotsabakoa/
Antropozenoa askoz lehenago hasi zela proposatu dute
Azken hamar milurtekoetan munduan izan den lurraren erabilpena aztertu dute ikerketa erraldoi batean. Duela 3.000 urte inguru gizakiak lurrean zein kliman eragin esanguratsua izan zuela ondorioztatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/11/antropozenoa-askoz-lehenago-hasi-zela-proposatu-dute/
Artikoko eremu urrunetara iritsi dira ere mikroplastikoak
Europako zein Artikoko elurrean zenbat mikroplastiko pilatuta dagoen aztertu dute zientzialariek, eta gizakiak ia jorratu ez dituen eremu hotzetan ere halako partikula ñimiño ugari badaudela ikusi dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/09/04/artikoko-eremu-urrunetara-iritsi-dira-ere-mikroplastikoak/
Urrundik etorritako eztanda izugarrien atzetik
Lehen aldiz detektatu zirenetik, FRB edo irrati eztanda azkarrek izugarrizko erronka suposatu dute zientzialarientzat, haien jatorria zehazteko modurik izan ez dutelako. Pixkanaka, baina, misterioa argitzen doa, galdera berriak pilatzen diren arren.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/31/urrundik-etorritako-eztanda-izugarrien-atzetik/
Argindarra eta ur garbia, biak prozesu berean
Eguzki-energia erabilita, aldi berean elektrizitatea eta ur garbia sortzeko gai den gailua eraiki du ingeniari talde batek. Oraindik modu industrialean garatzeko dagoen arren, eremu idorretan erabiltzeko aproposa izan daitekeela proposatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/24/argindarra-eta-ur-garbia-biak-prozesu-berean/
Arrazoi dute: zeruan ikusten diren lorratzak kezkagarriak dira
Hegazkinek sortzen dituzten kondentsazio-lorratzak kezka iturri izan daitezke, baina ez konspirazioari lotutako teoriek esaten dutenagatik. Zientzialariek ondorioztatu dutenez, abiazioari dagokionez, zeruan sortzen diren lorratzak dira planeta bereziki berotzen dutenak, hegazkinetako erregai bera baino. Kalkulatu dute, gainera, hodei artifizialen inpaktua hiru aldiz handiagoa izango dela 2050ean.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/17/arrazoi-dute-zeruan-ikusten-diren-lorratzak-kezkagarriak-dira/
Europan inoiz aurkitutako hegazti fosilik handienaren berri eman dute
Ostruka bat baino hiru handiz handiagoa zen hegazti bat ezagutzera eman du paleontologo talde batek. Duela 1,5 eta 1,8 milioi urte bitartean kokatu dute fosila, Krimean, eta Europara sartu ziren Homo erectus espezieko lehen hominidoak iritsi zirenean hegazti hori kontinentean zegoela iradoki dute.
Bizidun txikienek ere badute zeresana krisi klimatikoan
Krisi klimatikoari erantzuna ematerakoan mikroorganismoek duten garrantzia kontuan hartzeko deia egin du zientzialari talde batek. Aditu taldeak ohartarazi duenez, gaiari buruzko eztabaidan mikrobioak alde batera uzteak ondorio garrantzitsuak izan ditzake.
https://zientziakaiera.eus/2019/07/03/bizidun-txikienek-ere-badute-zeresana-krisi-klimatikoan/
Munduko arrantza eremuek osatzen duten sarea marraztu dute
Ozeanoetako ur-lasterrek eramanda arrainen larbek jitoan egiten duten ibilbidea kalkulatu dute zientzialariek, ordenagailu bidezko simulazio baten bitartez. Ondorioztatu dute mundu osoko arrantzategiek sare erraldoia osatzen dutela, eta elkarrekiko dependentzia handia dutela.
https://zientziakaiera.eus/2019/06/26/munduko-arrantza-eremuek-osatzen-duten-sarea-marraztu-dute/
Adimen artifizialak kolaboratzen ikasi du; momentuz, jokoetan
Deep Mindek hiru dimentsioko bideo-joko batean trebatu du haren adimen artifiziala, eta gizakiak baino askoz hobeto moldatu dela ikusi dute. Ez da konputazio ahalmen hutsa: joko horretan aurrera egiteko ezinbestekoa da besteekin elkarlanean aritzea.
https://zientziakaiera.eus/2019/06/19/adimen-artifizialak-kolaboratzen-ikasi-du-momentuz-jokoetan/
‘Infernuan’ ere bizia garaile ateratzen dela egiaztatu dute
Planetako toki muturrenetakoa den Dallol basamortuan mikroorganismoak aurkitu dituzte, mineralez osatutako kapsuletan sartuta. Tenperatura altuak, gatza eta azidotasuna, horiek dira bizidun ñimiño hauek gehien gustuko dituzten baldintzak.
https://zientziakaiera.eus/2019/06/12/infernuan-ere-bizia-garaile-ateratzen-dela-egiaztatu-dute/
Norbait tranpetan ari da CFC gasen isuriekin, eta Txinari bota diote errua
Montrealgo Protokoloak klorofluorokarbonoen ekoizpena debekatu zuen arren, azken urteetan gas horien isuri berriak atzeman dira. Zientzialari talde batek gas horien arrastoa jarraitu du, eta jatorri bat identifikatzeko gai izan dira: Txinaren ipar-ekialdea.
Nekazaritzaren albo-ondorioa: aisialdi gutxiago edukitzea
Nekazari izateak denbora librea kendu zigulako hipotesia berretsi dute antropologoek, landa lanean: gizarte tradizional batean egiaztatu ahal izan dute ehizan eta bilketaren ekonomiari lotuta mantentzen direnek aisialdi gehiago daukatela.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/29/nekazaritzaren-albo-ondorioa-aisialdi-gutxiago-edukitzea/
Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien obesitatea
Gizentasuna gaitzat hartuta, gaur egungo populazioaren egoeraren ‘erradiografia’ osatu dute zientzialariek, eta ondorio garbia atera dute: bereziki landa eremuan handitu da azkarren gorputz-masaren indizea.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/22/hirietan-baino-landa-eremuan-zabaldu-da-gehien-obesitatea/
Birusen inbentarioa egin dute itsasoan: 180.000 espezie berri
Sekuentziazio genomikoa erabilita, munduko ozeanoetako birusen katalogoa berritu dute Tara espedizio ozeanografikoko zientzialariek, eta birus andana dagoela aurkitu dute. Harrigarria bada ere, ondorioztatu dute Artikoan dagoela birus bioaniztasun gehien.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/15/birusen-inbentarioa-egin-dute-itsasoan-180-000-espezie-berri/
Diskalkulia: zenbakiak arazo bihurtzen direnekoa
Zenbakiekin aritzeko eta, oro har, eragiketa matematikoak egiteko zailtasunak dituzte diskalkulia izeneko asaldura dutenek. Populazioaren % 3-6 ingururi eragiten dion arazo hau goiz hautematea funtsezkoa izan daiteke gaia modu egokian landu ahal izateko.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/08/diskalkulia-zenbakiak-arazo-bihurtzen-direnekoa/
Gurutzatu batzuk Ekialde Hurbileko populazioekin nahasi ziren
Ekialde Hurbilean XIII. mendean borrokatu ziren gurutzatuen gorpuzkiei egindako lehen ikerketa genetikoari esker argitu dute gurutzatuak bertako populazioekin ugaldu zirela, baina ez zutela utzi aparteko oinordetza genetikorik.
https://zientziakaiera.eus/2019/05/01/gurutzatu-batzuk-ekialde-hurbileko-populazioekin-nahasi-ziren/
Oroimena berreskuratzeko zirrikitua ireki dute
Adinduen artean epe motzeko oroimena berreskuratzeko teknika ez inbaditzailea aurkeztu dute ikertzaileek. Gakoa garuneko eremu desberdinen artean ematen den erritmoen sinkronizazioan omen dago.
https://zientziakaiera.eus/2019/04/24/oroimena-berreskuratzeko-zirrikitua-ireki-dute/
Itsaspeko dortsal baten azpian dagoena “ikusi” dute
Elektromagnetismoan oinarritutako teknologia erabilita, geologoek ikusi ahal izan dute nolakoa den itsaspeko dortsal baten egitura: 120 kilometro arteko sakontasunera iritsi dira.
https://zientziakaiera.eus/2019/04/10/itsaspeko-dortsal-baten-azpian-dagoena- ikusi-dute/
Marteko metano isuriak berretsi dituzte, baina misterioak argitzeke jarraitzen du
Duela hainbat urtetik ezagutzen da Marten metano isuri txikiak badirela, baina konposatu horren aztarnak jarraitzea oso zaila da. Orain, eta aurrenekoz, bi tresna desberdinekin egiaztatu ahal izan dute halako isuri bat gertatu dela.
Baleen migrazioak oroimenean du oinarri, eta oso aspaldikoa da
PNAS aldizkarian argitaratutako bi ikerketek baleen migrazioari buruzko zalantzak argitu dituzte. Fosilak aztertuta, ikusi dute gutxienez 270.000 urte atzera doan jarduna dela, eta satelite bidezko neurketen bitartez ondorioztatu dute baleak batez ere oroimenean oinarritzen direla bidaian zehar janaria non dagoen jakiteko.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/27/baleen-migrazioak-oroimenean-du-oinarri-eta-oso-aspaldikoa-da/
Astean zehar izandako lo falta ezin da konpentsatu asteburuan
Loa astean zehar nola banatzen den aztertu dute zientzialariek, eta ondorioztatu dute amarru egiterik ez dagoela: astean zehar lo egin ez duguna ezin dugu asteburuan berreskuratu.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/20/astean-zehar-izandako-lo-falta-ezin-da-konpentsatu-asteburuan/
Izar-hautsa ez ezik, asteroide-ura ere bagara
Kondrito karbonatodun izeneko meteoritoen azterketan abiatuta, asteroideek ura Lurrera ekarri zuteneko teoria berretsi dute ikertzaileek. Bidean dauden espazio misioek ere uraren jatorria argitu nahi dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/13/izar-hautsa-ez-ezik-asteroide-ura-ere-bagara/
Dantza egitea galarazi diete erleei, eta ezustekoa hartu dute
Zenbait erle espeziek elikagaiak non dauden deskribatzeko darabilten “dantza” ikertu dute zientzialariek, portaera bitxi horren atzean egon daitezkeen abantailak ezagutzeko. Atera duten ondorioa espero zutenaren kontrakoa izan da: dantzarik gabe hobeto moldatu dira.
https://zientziakaiera.eus/2019/03/06/dantza-egitea-galarazi-diete-erleei-eta-ezustekoa-hartu-dute/
Minbiziari lotutako bakterio baten estrategia, agerian
E. colli bakterioaren andui zehatz batzuek kolon eta ondesteko minbiziarekin harremana dutela bazekiten zientzialariek, kolibaktina izeneko molekula genotoxikoa sortzen dutelako. Orain ikertzaileek argitu dute zein den kolibaktinak DNA apurtzeko erabiltzen duen mekanismoa.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/27/minbiziari-lotutako-bakterio-baten-estrategia-agerian/
Bretainian kokatu dute megalitismoaren jaiolekua
2.410 dataziotan oinarritutako ikerketa batek ondorioztatu du Europako megalitismoa duela 6.900 urte jaio zela Bretainian, eta ondoren kontinentearen gainerako lekuetara zabaldu zela, itsasoaren bidez.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/20/bretainian-kokatu-dute-megalitismoaren-jaiolekua/
Nitrogenoaren zikloa (ere) zoratzen hasia zaigu
Atmosferan nitrogeno erreaktibo gehiago dagoen arren, landareetan gutxitzen ari da nitrogenoaren kopurua; zientzialariek uste dute horrek arazoak ekar ditzakeela elikadura segurtasunaren alorrean.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/13/nitrogenoaren-zikloa-ere-zoratzen-hasia-zaigu/
Denisova haitzuloaren ‘egutegia’ askoz zehatzagoa da orain
Puntako teknikak erabilita, neandertalen eta denisovarren aterpe izan zen Denisova haitzuloari buruzko ikerketa berriak ezagutarazi dituzte. Horiei esker, egungo gizakiengandik gertuen izan ziren bi espezie horien datazioa hobetu dute.
https://zientziakaiera.eus/2019/02/06/denisova-haitzuloaren-egutegia-askoz-zehatzagoa-da-orain/
Cassiniren suizidioaren fruituak: uzta oparoa jasotzen hasia da
Cassini zundak haren misioaren amaieran egin zituen azken maniobra ausartei esker, Saturnoren biraketa zehatza, planetaren barne estruktura eta eraztunen adina ezagutu ahal izan dira.
Dinosauroak baino lehenagoko animalia ‘berpiztu’ dute, robotikaren bidez
Robot bat eraiki dute, duela 280 milioi urte bizi izan zen animalia baten fosilean oinarrituta. Lur idorraren gainean ibilitako lehen izakiak nola mugitzen ziren hobeto ezagutzeko bidea eman du ikerketak
Arreta bideratzeko garunak darabilen mekanismoa argitu dute, neuronak argiztatuz
Argiaren bitartez identifikatutako neuronei esker, zientzialariak gai izan dira arreta ahalbidetzen duen garuneko prozesu bat identifikatzeko. Sistema kolinergikoan omen dago gakoa.
Ez da arrain soila, doitasun handiko detektagailua baizik
Arrain espezie batek elektrizitatea baliatzen du jasotzen duen informazio sentsoriala hobetzeko, eta portaera hori detektatze aktibo izeneko prozesuaren adierazpen bat dela uste dute zientzialariek. Eskuratutako ezagutzak robotikaren alorrera bideratu nahi dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2019/01/09/ez-da-arrain-soila-doitasun-handiko-detektagailua-baizik/
Txarrera doa ibaien egoera, inoiz ikusi ez den abiaduran
Ibai handien egoeraren azterketa zabala egin du Jim Best geologoak, haren esperientzia propioan eta beste zientzialariek bildutako datuetan oinarrituta. Espero zitekeen moduan, egin duen diagnosia kezka eragiteko modukoa da.
https://zientziakaiera.eus/2019/01/02/txarrera-doa-ibaien-egoera-inoiz-ikusi-ez-den-abiaduran/
Bada garaia izotzezko erraldoien madarikazioari amaiera emateko
Neptuno eta Urano “ahaztuta” egon dira denbora luzez, baina NASAko adituen ustez, horien sekretuak argituko dituzten misioak abiatzeko ordua iritsi da. Biak ala biak ikertzea litzateke hoberena, baina setatsua da errealitatea: bietako bat aukeratu beharko da agian.
Uraren gainean ibiltzeko gai dira gekoak, eta orain badakigu zergatik
Gekoek ur putzu txikiak zeharkatzeko erabiltzen dituzten mekanismoak argitu dituzte zientzialariek. Gainazal-tentsioa baliatzeaz gain, beste hainbat ‘amarru’ dituzte eskura.
Fotosintesiaren agerpena mila milioi urte atzeratzea proposatu dute
Uste baino askoz lehenago abiatu zen fotosintesia, zientzialari talde batek egindako proposamenaren arabera: duela 3.500 milioi urtera atzeratu dute. Fotosintesiaren prozesuan parte hartzen duten proteinen analisian oinarritu dute hipotesia.
Hori zer den ez badakite ere, inurriek ‘berrogeialdia’ egiten dute
Inurrien portaera aztertuta, zientzialariek aurkitu dute intsektu hauek estrategia berezia garatu dutela onddo batek eragindako gaixotasun bati aurre egiteko: haien arteko kontaktua gutxitu egiten dute.
Itsas hondora iritsi dira garbigailuetako mikrozuntzak
Hegoaldeko Europako itsasoetan pilatzen diren mikrozuntzen lehen inbentarioa egin dute zientzialariek, eta material horiek itsas hondoetan barra-barra biltzen direla egiaztatu ahal izan dute. Kantauri itsasoan dago halako material gehiena.
https://zientziakaiera.eus/2018/11/28/itsas-hondora-iritsi-dira-garbigailuetako-mikrozuntzak/
Lurraren lehen tomografia egin dute, neutrinoak erabilita
Neutrino atmosferikoek Lurra zeharkatzean egiten duten ibilbidea jarraituta, orain arte teknika geofisiko tradizionalekin baino neurtu ezin ziren hainbat parametro neurtzeko gai izan dira zientzialariak; tartean, planetaren dentsitatearen banaketa.
https://zientziakaiera.eus/2018/11/21/lurraren-lehen-tomografia-egin-dute-neutrinoak-erabilita/
Asmaren eta kutsaduraren arteko lotura, zenbakitan jarrita
Aurrenekoz, kutsaduraren ondorioz eragindako asma-krisiak jota, ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara mundu osoan egindako bisitaldien estimazioa egin dute. Bereziki, partikula finak eta ozono troposferikoa dira gaixotasunaren abiapuntuan dauden poluitzaileak.
https://zientziakaiera.eus/2018/11/14/asmaren-eta-kutsaduraren-arteko-lotura-zenbakitan-jarrita/
Gasen isurketa gutxitzea ez da nahikoa: elikadura aldatu beharra dago
- urtean klima-aldaketa atzera bueltarik gabekoa izatea nahi ez badugu, ezinbestean munduko populazioaren dietak aldatu behar direla ohartarazi du zientzialari talde batek.
Neandertalen arnasketa sistema argitu dute, toraxaren berreraiketari esker
Kebara 2 izeneko neandertalaren toraxa berreraiki dute, hiru dimentsiotan; horri esker ondorioztatu dute neandertalen arnasketa bereziki lotuta dagoela diafragmari, eta ez horrenbeste kaxa torazikoari.
Gatza maien ekonomiaren funtsezko osagarria izan zela berretsi dute
Belizen aurkitutako harri tresnen analisian abiatuta, arkeologoek ondorioztatu dute maiek gatza baliatzen zutela elikagaiak kontserbatzeko eta merkataritza-trukaketetan erabiltzeko.
Auzokide berria du Eguzki-sistemak, eta planeta erraldoi baten adierazle izan liteke
300 kilometroko diametroa besterik ez duen objektu berria aurkitu dute astronomoek, eta Iratxoa ezizena eman diote. Bederatzigarren planetaospetsuaren adierazle izan litekeela iradoki dute astronomoek.
Kideak zaintzeak ordainsaria dakar, sari ebolutiboa bederen
Historiaurreko gizakiek gaixoak zaintzeko familiatik harago eratu zituzten estruktura sozialak eboluzioaren giltzarrietako bat izan zirela proposatu du antropologo talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2018/10/10/kideak-zaintzeak-ordainsaria-dakar/
Salaketa faltsuak atzemateko gai den softwarea garatu du Poliziak
VeriPol izeneko sistemak adimen hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa baliatzen ditu salaketetan jasotako testuak aztertzeko eta bertan idatzita dagoenaren inguruko “ebazpen” bat emateko. %91 asmatzen omen du.
Adimen artifizialari buruz seriotasunez hitz egiteko ordua iritsi da
Teknologia honen garapenak dituen abantailez eta arriskuez ohartuta, adimen artifizialaren inguruan aritzen diren agente guztiek partekatutako erantzukizuna izan behar dutela proposatu dute zientzialariek.
Ez pentsa guztia sena denik: migratzen ere ikasi behar da
Animalien migrazioan instintua oinarri garrantzitsua dela uste da, baina ungulatuekin egindako azterketa zabal baten ostean ekologo talde batek ondorioztatu du transmisio kulturala ere funtsezkoa izan daitekeela.
https://zientziakaiera.eus/2018/09/19/ez-pentsa-guztia-sena-denik-migratzen-ere-ikasi-behar-da/
STEVE, aurora dirudien fenomeno misteriotsu agurgarri hori
Zeruetan agertzen den purpura koloreko marra bat auroratzat jo izan da orain arte, baina artikulu berri batean zientzialariek proposatu dute beste zerbait dela.
https://zientziakaiera.eus/2018/09/12/steve-aurora-dirudien-fenomeno-misteriotsu-agurgarri-hori/
Klima eta neandertalen amaiera: aspaldiko eztabaida azaleratu da berriro
Duela 44.000-40.000 urte izandako hotzaldiak neandertalen desagerpenean funtsezkoak izan zirela proposatu dute ikerketa batean, baina aditu guztiak ez daude ados ondorio horrekin.
Inoiz baino oxigeno gutxiago dago Itsaso Baltikoan, eta nekazaritzarena omen da errua
XX. mendean Itsaso Baltikoko oxigeno mailak azken 1.500 urtetako txikienak izan dira, ikerketa baten arabera. Arrazoien artean, nekazaritzaren jardueran eta hirietako ur zikinetan sortzen diren nutrienteak aipatu dituzte zientzialariek.
Ikusten ez den partikula batek ate berria ireki du astronomian
Aurrenekoz, energia altuko neutrino baten jatorria argitu dute astrofisikariek: 3.700 milioi argi urtera dagoen galaxia batean sortutakoa da. Aurkikuntzak unibertsoa ikertzeko bide berria ireki dezake, astronomia multi-mezularian sakonduz.
Argi artifiziala izan daiteke intsektuen gainbeheraren errudunetako bat
Planetako intsektuen populazioa gainbeheran ari dela argi dute zientzialariek, baina ez dago batere garbi zeintzuk diren zioak. Ikertzaile talde batek argi artifiziala susmagarritzat jotzeko arrazoiak bildu ditu.
Une batez, ahaztu futbolaz, hauxe baita benetako ‘Mundiala’: planetako lurren hiru laurdenak narriatuta daude
Azterketa zabal baten ostean, planetako lurren egoeraz ohartarazi du Europako Batzordeak. Urtero, Europako Batasunaren erdiaren tamaina duen eremua narriatzen da.
Biziaren arrastoa jarraitzeko, begiratu plaken tektonikari
Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; horregatik, espazioan ere horren bila ari dira.
https://zientziakaiera.eus/2018/06/27/biziaren-arrastoa-jarraitzeko-begiratu-plaken-tektonikari/
Iluntasuna da, gero eta gehiago, animalien ‘territorio libre’ bakarra
Gizakiaren eragina dela eta, gaueko bizimodua indartzen ari da ugaztunen artean: animaliak giza jarduerarik gabeko eremuen bila joaten dira, baina hauek ere gero eta urriagoak dira, eta animaliek iluntasunean hartu behar dute aterpea.
Aurpegiak ezagutzeko orduan, hobe gizakia eta makinak batera
Arlo forentseko adituek aurpegiak ezagutzeko duten abilezia neurtzen saiatu dira ikerketa batean, eta adimen artifizialaren “abileziarekin” ere alderatu dute. Ondorio garbia atera dute: gizakiak eta adimen artifizialak batera emaitza hoberenak lortzen dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2018/06/13/aurpegiak-ezagutzeko-orduan-hobe-gizakia-eta-makinak-batera/
Sei zentimetroko harrixka batean dago hamar mila espezieren jatorria
Orain arte topatutako muskerrik zaharrenaren berri eman dute zientzialariek, eta horrek narrastien zuhaitz ebolutiboaren berrantolaketa ekarri du.
Isolamendu sozialak garuna eraldatzen duela aurkitu dute
Isolamendu kronikoa ezarri dietenean, arratoiak erasokorragoak bihurtzen direla frogatu dute zientzialariek, haien garunean sustantzia kimiko berezi bat sortzen dutelako.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/30/isolamendu-sozialak-garuna-eraldatzen-duela-aurkitu-dute/
Unibertsoa sortu eta “gutxira” kozinatu ziren lehen izarrak
Big Banga gertatu eta 250 milioi urtera jaiotako lehen izarren aztarna aurkitu dute astrofisikariek, ALMA eta VLT teleskopioen bitartez egindako behaketetan oinarrituz.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/23/unibertsoa-sortu-eta-gutxira-kozinatu-ziren-lehen-izarrak/
Ofiziala da honezkero: eguraldi eskasak marmarti egiten gaitu eta eguraldi onak, zoriontsuago
Sare sozialetan zabaldutako milioika mezu aztertuta, ondorio garbia atera dute ikertzaileek: eguraldiak eragina dauka gizakien gogo-aldartean*.*
Antibiotikoa jateko gai diren bakterioen trikimailua
Ikertzaile talde batek aurkitu du lurzoruan bizi diren hainbat bakteriok penizilina “jateko” erabiltzen duten estrategia; ezagutza hori antibiotiko hobeagoak lortzeko erabiltzea espero dute.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/09/antibiotikoa-jateko-gai-diren-bakterioen-trikimailua/
Marterako bidaia prestatzen: hobe ahalik eta gehien mugitzea
Espazio bidaia luze batek izango lituzkeen ondorioak aztertzen saiatu dira zientzialariak, eta ondorio garbia atera dute: oxigenoren eskasia baino, jarduera fisikoaren falta izango da erabakigarriena.
https://zientziakaiera.eus/2018/05/02/marterako-bidaia-prestatzen-hobe-ahalik-eta-gehien-mugitzea/
Urpekaritzarako egokitzapen genetikoa identifikatu dute, aurrenekoz
Indonesian bizi diren Bajau herriko kideek uraren azpian denbora gehiago emateko duten gaitasuna egokitzapen genetiko bati esker garatu dela azaleratu du ikerketa batek.
Bihotz muskulu baten moduan aritzen den ehuna eraiki dute
Zelula amatan abiatuta, ikertzaile talde batek giza bihotz muskulu baten antzera aritzen den ehuna sortzea lortu du. Aurrerapenak bide berriak ireki dezake bihotz ehun artifizialak sortzeko eta kardiologiari buruzko ikerketak egiteko.
https://zientziakaiera.eus/2018/04/18/bihotz-muskulu-baten-moduan-aritzen-den-ehuna-eraiki-dute/
Galaxiaren erdialdean milaka zulo beltz daudela kalkulatu dute
Hamabi zulo beltz bitar antzemateko gai izan dira astrofisikariak, estruktura horiek sortzen dituzten X izpien analisiari esker. Ondorioztatu dutenez, gure galaxiaren erdialdetik gertu milaka zulo beltz egon daitezke.
https://zientziakaiera.eus/2018/04/11/7847/
Haurdunaldiko goragale larria bi generekin lotu dute
Zenbait haurdunalditan goragaleak eta oka asko egitea eragiten dituen hipermesiaren atzean GDF15 eta IGFBP7 geneak daudela proposatu du ikertzaile talde batek; horrek gaitza arintzeko itxaropena piztu du.
https://zientziakaiera.eus/2018/04/04/haurdunaldiko-goragale-larria-bi-generekin-lotu-dute/
Itsaspeko eremu berria aurkeztu dute: arrarofotikoa
Uharrizko itsasoetan, 130 eta 300 metroko sakoneran, orain arte gutxi ikertu den eremu biologiko bat aldarrikatu du ikertzaile talde batek. Arrarofotiko izendatu dute, eta arrain askoren aterpea dela erakutsi dute.
https://zientziakaiera.eus/2018/03/28/itsaspeko-eremu-berria-aurkeztu-dute-arrarofotikoa/
Duela 300.000 urte kokatu dute lehen giza sareen agerpena
Afrikako ekialdean duela 300.000 urte inguru bizi ziren gizakiek distantzia handietan lehengaiak garraiatzen zituztela proposatu du ikertzaile talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2018/03/21/duela-300-000-urte-kokatu-dute-lehen-giza-sareen-agerpena/
Burdin Aroko erritu bat polo magnetikoen inbertsioa hobeto ezagutzeko bide
Aztarna arkeologikoak ikertuta, zientzialari talde batek aukera izan du azken mendeetan Hegoaldeko Afrikan izan diren eremu magnetikoaren aldaketak ezagutzeko. Diotenez, bertan egon daiteke polo magnetikoen inbertsioaren gakoa.
Ilargiaren sorrerari buruzko teoria berria plazaratu dute
Proposatutako teoriaren arabera, Ilargia ez zen sortu talka baten ondoren jaurtikitako Lurraren zati batetik; horren ordez, Lurrarekin batera sortu zela diote, “synestia” deritzon estruktura baten barruan.
https://zientziakaiera.eus/2018/03/07/ilargiaren-sorrerari-buruzko-teoria-berria-plazaratu-dute/
Bonobo eta txinpantzeen komunikazio-keinuak, esanahi bereko hizkera
Bonoboek dituzten komunikazio keinuen inguruko datu-basea osatu dute ikertzaileek. Animalien portaera behatuta, keinu gehienak txinpantzeek
erabiltzen dituztenekin bat datozela konturatu dira.
Zeruko keinukari erraldoien misterioa goitik behera azaltzea lortu dute
Aurrenekoz, aurora taupakarien sorreraren mekanismoa argitzea lortu dute zientzialariek. Lurreko behatokiak eta satelite bidezko neurketak baliatu dituzte horretarako.
Hotzetik etorritako molekulek etorkizun oparoa izan dezakete
Planetako eremurik hotzenetako bakterioek sortutako molekula tentsioaktiboak industrian erabiltzeko modukoak izan daitezkeela proposatu dute Alemaniako ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2018/02/14/hotzetik-etorritako-molekulek-etorkizun-oparoa-izan-dezakete/
Faltsutzeei aurre egiteko, lur arraroetan oinarritutako kodetze sistema
Lur arraroen bitartez “margotutako” harea erabilita, kodetze sistema eraiki du Danimarkako ikertzaile talde batek. Argia islatzean sortzen den ausazko patroia dago teknikaren oinarrian.
Zeruan badira ibaiak, eta olatu erraldoiak eragiteko gai dira
Ipar Atlantikoko jet korronteak Europako muturreko eguraldian duen eragina argitu dute ikertzaileek. Zuhaitzen eraztunen analisiari esker, azken hiru mendeetan izan den klimaren nondik norakoak azaleratu dituzte.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/31/zeruan-badira-ibaiak-eta-olatu-erraldoiak-eragiteko-gai-dira/
Usainen mundua izendatzeko gai den herria
Zaila egiten zaio gizakiari usainak izendatzea, baina hau ez da beti horrela izaten herri guztietan. Malakako penintsulan bizi diren bi herrirekin egindako esperimentuek iradoki dute ehiztari-biltzaileek usainak izendatzeko trebezia berezia dutela.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/24/usainen-mundua-izendatzeko-den-herria/
Biziaren osagaiak, zerutik erorita
Bi meteoritotan materia organikoa aurkitu dute, gatz kristaletan babestuta. Zientzialariek proposatutakoaren arabera, ura zegoen ingurune batean sortu ziren biziaren osagai hauek, eguzki-sistema jaio eta gutxira.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/17/biziaren-osagaiak-zerutik-erorita/
Kodetu al daiteke Historia? Kliodinamika baiezkoan dago
Historian garatu diren gizarteak modu zientifikoan ikertzeko modua dagoela diote Kliodinamika lantzen dutenek. Azterketa horiek errazteko, 400 gizarteren baino gehiagoren erradiografia erraldoia osatu dute.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/10/kodetu-al-daiteke-historia-kliodinamika-baiezkoan-dago/
Onddoei esker ere eratu zen gaurko atmosfera
Lehen landareen bilakaeran gaur egungo atmosferaren eraketan onddoek izan zuten rola nabarmendu dute ikertzaileek. Onddoek egindako “sukalde lanari” esker garatu ahal izan ziren landareak.
https://zientziakaiera.eus/2018/01/03/7346/
Dinosauroek ere kaparrak zituzten
Anbar fosil batean kapar bat eta dinosauro baten luma batera ageri dira, duela 100 miloi urte izandako parasitismoaren adibide. Bigarren ale batean odola xurgatu berri zuen kaparra ageri da ere.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/27/dinosauroek-ere-kaparrak-zituzten/
Jaun-andreok: hona hemen eszitonioa, materiaren egoera berria
Duela 50 urte aurreikusitako materiaren egoera berria egiaztatu dute zientzialariek, bereizmen handiko elektroskopia erabilita. Elektroi baten eta elektroi horrek berak atzean utzitako hutsunearen arteko lotura bitxian oinarritzen da eszitonioa.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/20/jaun-andreok-hona-hemen-eszitonioa-materiaren-egoera-berria/
Ate-joka ari diren roboten landa gida
Osagarri organikoak dituzten robotak sailkatzeko proposamena egin du zientzialari talde batek. Robot hauen hedapena hain handia izan da, ezen beharrezkoa baita beren taxonomia finkatzea.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/13/ate-joka-ari-diren-roboten-landa-gida/
Hedabideak ez omen dira anorexia eragiteko bezain boteretsuak
Gorputzarekiko atsekabearen jatorrian hedabideen eragina dagoela dioen sinesmena zabalduta dago, bai gizartean zein arlo akademikoan. Halere, ideia hori babesten duen froga nahikorik ez dagoela aldarrikatzen du ikertzaile batek.
https://zientziakaiera.eus/2017/12/06/hedabideak-ez-omen-dira-anorexia-eragiteko-bezain-boteretsuak/
Hizkuntza berria, puntako teknologia… eta izurria ekarri zituzten ekialdeko abeltzainek
Gaixotasunaren eragile den bakterioaren genomaren analisian oinarrituta, duela 5.000 urte inguru, Neolito aroko migrazioekin batera izurria Europara iritsi zela proposatu dute ikertzaileek.
Emaitza ez hain gozoak azukrearen industriarako
AEBtako azukrearen industriak produktu horrek osasunean izan zitzakeen ondorioei buruz egindako ikerketak ezkutatu zituela salatu du ikertzaile talde batek, antza, emaitzek industriaren interesen kontra jotzen zutelako.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/22/emaitza-ez-hain-gozoak-azukrearen-industriarako/
Ez omen gara sinesteko jaioak
Done Jakue bideko erromesekin egindako ikerketa batek dio erlijio sinesmenak ez daudela intuizioari edo arrazoiari lotuta. Hezkuntza edota kultura bezalako faktoreak jo dituzte erlijio sentimenduaren abiapuntutzat.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/15/ez-omen-gara-sinesteko-jaioak/
Ilargian alkimia egiteko errezeta
Ilargiko erregolitoak baliatuz ura eta oxigenoa lortzeko teknika garatu du ikertzaile talde batek. Etorkizunean astronautentzako bizi-euskarri hobeak lortzeko bidea eman dezake garapenak, eta baita erregaia sortzeko ere.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/08/ilargian-alkimia-egiteko-errezeta/
Oskolez osatutako termometroa, ezbaian
Zientzialari talde batek zalantzan jarri du antzinako ozeanoek izan zuten tenperatura zehazteko urtetan zehar erabili den irizpidea. Foraminiferoen bitartez egindako datazioak, beraz, okerrak izan litezke.
https://zientziakaiera.eus/2017/11/01/oskolez-osatutako-termometroa-ezbaian/
Itsasoetako babes guneak arrantza ziurtatzeko gakoak
AEBtako ekologoek egindako ikerketa batek dio itsasoetako babes guneen kudeaketa egokia eginez gero arrantzaleak ere garaile aterako direla. Espezie zehatzak babestea baino, ekosistemak babestuko dituzten eremuetan dago koska.
https://zientziakaiera.eus/2017/10/18/itsasoetako-babes-guneak-arrantza-ziurtatzeko-gakoak/
Hizkuntzalariek urtetan zehar erabilitako irizpidea okerra izan daiteke
Ozeano Barean erabiltzen diren hizkuntzen analisi batean oinarrituta, ikertzaileek ondorioztatu dute gramatika hiztegia baino ezegonkorragoa dela: orain arte hizkuntzalariek uste zutenaren kontrakoa, hain justu.
Zibilizazioa hormona baten gainean sustengatzen da
Aurretik sexuarekin eta maitasunarekin lotu bada ere, oxitozinak paper garrantzitsua betetzen du ere harreman sozialak sustatzeko orduan. Orain horren zergatia argitu dute. Etorkizunean epilepsia edota eskizofrenia sendatu ahal izateko lagungarri izatea espero dute ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2017/10/04/zibilizazioa-hormona-baten-gainean-sustengatzen-da/
Bakterioen transplantea, eraikin historikoak babesteko
Ikertzaileek eraikinetan karbonatoak sortzen dituzten bakterioak hartu, hazi eta berriro txertatuz ‘biozementua’ garatzea lortu dute. Granadako eraikin batean probatu dute metodo berria.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/27/bakterioen-transplantea-eraikin-historikoak-babesteko/
Ez da Anbotoko Mari, ez: kutsadura da
Itsasontziek eragiten duten kutsadurak ekaitzen sorreran eragina duela proposatu dute zientzialariek. Munduan zehar sortzen diren tximistak ikertzean konturatu dira itsas garraioaren eta tximista kopuruaren arteko loturaz.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/20/ez-da-anbotoko-mari-ez-kutsadura-da-2/
Barruko ahotsen jatorria identifikatu dute
Eskizofreniak eragiten dituen barruko ahotsak garunaren eremu zehatz batean sortzen direla iradoki dute zientzialariek. Pultsu magnetikoak erabilita gaixoen egoera hobetzea lortu dutela diote.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/13/barruko-ahotsen-jatorria-identifikatu-dute/
Duela lau mila urte iritsitako errainak mintzatu dira orain
Europako lehen ‘zibilizazioan’ emakumeek izan zuten rola aztertu dute paleogenetika eta isotopoen azterketa batu dituen ikerketa batean. Migrazio handiak baino, norbanakoen mugikortasunaren garrantzia azpimarratu dute.
https://zientziakaiera.eus/2017/09/06/duela-lau-mila-urte-iritsitako-errainak-mintzatu-dira-orain/
Mikrobiota eta sabeleko minaren arteko lotura aurkitu dute
Hesteetako mikrobiota sabeleko minari lotuta egon daitekeela proposatu du nazioarteko ikertzaile talde batek.
https://zientziakaiera.eus/2017/08/30/mikrobiota-eta-sabeleko-minaren-arteko-lotura-aurkitu-dute/7
Adiskiderik hoberenak, erraietatik
Analisi genetikoan oinarrituta, txakurrak hain adiskidetsuak izatearen arrazoia bi gene zehatzetan kokatu dute ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2017/07/26/adiskiderik-hoberenak-erraietatik/
Nola irakatsi autoei zintzoak izaten
Ikerketa batek dio gizakien erabaki etiko eta moralak eredu estatistikoen arabera kodetu daitezkeela, ibilgailu autonomoak horren arabera jokatzeko gai izan daitezen.
https://zientziakaiera.eus/2017/07/12/nola-irakatsi-autoei-zintzoak-izaten/
Informazioaren ‘janari lasterrean’, gezurra garaile
Sare sozialetan gezurrak nola zabaltzen den aztertu dute zientzialariek eta ondorio garbia atera dute: informazio gehiegi dago eta jasotzailearen arreta mugatua da.
https://zientziakaiera.eus/2017/06/28/informazioaren-janari-lasterrean-gezurra-garaile/
Gizaki modernoen sorlekua eta abiapuntua dantzan
Duela 300.000 urteko Homo sapiens espezieko arrastoak topatu dituzte Marokon. Aurkikuntzak 100.000 urte atzeratuko luke gure espeziearen jatorria.
https://zientziakaiera.eus/2017/06/14/gizaki-modernoen-sorlekua-eta-abiapuntua-dantzan/
Berdintasuna, argi-urtetara dagoen aukera
Astronomiaren alorrean, generoa dela eta izaten den alborapena kuantifikatu dute, lehenengo aldiz. Emakumezkoek sinatutako artikuluek sistematikoki aipamen gutxiago jasotzen dutela aurkitu dute.
https://zientziakaiera.eus/2017/05/31/berdintasuna-argi-urtetara-dagoen-aukera/
Glaziarren gainbeherak nazioarteko segurtasunean eragin dezake
Mundu osoan, glaziarrak urritzen ari dira klima-aldaketaren ondorioz. Horietako batzuk bereziki garrantzitsuak dira nekazaritza eta industriarako; Erdialdeko Asian, esaterako, 800 milioi lagun inguru horiei lotuta daude.
Lurpetik erauzitako altxor ikusezina
Historiaurreko material genetikoa sedimentuetan bertan eskuratzea lortu dute aurrenekoz, bestelako hezur edo material organikoren beharrik izan gabe. Giza eboluzioaren eremuan eta, oro har, iraganaren ezagutzan iraultza ekar dezake teknika berriaren garapenak.
https://zientziakaiera.eus/2017/05/03/lurpetik-erauzitako-altxor-ikusezina/
Mens sana… ondo elikatutako gorputzean
Elikadura eta garunaren osasuna eskutik doazela berretsi du ikertzaile talde batek. Plazaratutako emaitzen arabera, dieta mediterraneoa jarraitzen duten adineko pertsonen garuna ohi baino gutxiago uzkurtzen da.
https://zientziakaiera.eus/2017/04/19/mens-sana-ondo-elikatutako-gorputzean/
Lurretik kanpoko munduetan hondarrezko gazteluak eraikitzen
Huygens espazio zundak bertan lurra hartu zuenetik, Titanek zientzialarien arreta erakarri du. Orain, Saturnoren ilargirik handienean dunek hartzen duten norabide bitxia karga elektrikoari zor zaiola iradoki dute ikertzaileek.
https://zientziakaiera.eus/2017/04/05/lurretik-kanpoko-munduetan-hondarrezko-gazteluak-eraikitzen/
Ikusezinaren erresistentzia, egundoko kezka
Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun.
https://zientziakaiera.eus/2017/03/22/ikusezinaren-erresistentzia-egundoko-kezka/
Bizia itsaspeko sehasketan kulunkatu zen
Nondik gatoz? Nora goaz? Bigarren galderari erantzutea zinez zaila da, iluntasunez beteriko bidea baita gizakiarena. Baina lehen galderaren erantzuna gero eta gertuago dago, arlo askotako zientzialariak bizia non, noiz eta nola sortu ote zen argitu nahian lanean ari direlako.
https://zientziakaiera.eus/2017/03/08/bizia-itsaspeko-sehasketan-kulunkatu-zen/