Faraoi beltzak: Egiptori arnas berria eman zioten nubioak

Vivian Davies zur eta lur gelditu zen. Britainiar Museoko kontserbadoreak aurrean zuena ez zen nolanahiko kontua. Hieroglifikoaz idatzitako hogei lerro inguru baino ez ziren, baina hor kontatzen zenak Egiptoko historiaren pasarte garrantzitsu bat aldatuko zuen. 2002. urtea zen, eta Daviesen aurkikuntza horren ostean faraoien zibilizazioaren inguruan idatzitako liburuak berridatzi behar izan ziren. Luxorretik 90 bat kilometrora […]

Leer más Faraoi beltzak: Egiptori arnas berria eman zioten nubioak

Zesarren porlan ekologikoa

Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko ikerlariek erromatarrek hormigoia eratzeko erabiltzen zuten porlana aztertu dute, eta ikerketa hortik ikasgai bitxia atera dute: zementu hori bada gure gaurko munduan erabiltzerik. Kai batetik hartu duten laginatik Octavio eta Virgilioren zibilizazioak porlana fabrikatzeko erabiltzen zuten formula aztertu dute. Horrela konturatu dira erromatarren kaietako estrukturak bi mila urtez lasai asko iraun izanaren […]

Leer más Zesarren porlan ekologikoa

Sabai astronomikoak

Sei mila alez osaturiko puzzlea egiteko pazientzia asko behar da. Baina arkeologoen lana horrelakoa da gehienetan. Pausuz pausu eta kontu askorekin egin beharreko lan nekeza. Baina denborarekin bere fruituak ematen dituena. Horrenbeste ale solte Egiptoko XXV. dinastiako hilobi batean topatu zituzten 2010ko abuztuan. Sabai astronomiko bat zen, baina guztiz txikituta zegoen. Karakhamon izeneko apaiz baten […]

Leer más Sabai astronomikoak

Andagoste, argitu gabeko bataila

Inork ez du espero, bere etxetik gertu paseatzen ari dela, Euskal Herriko Historiari buelta emango dion aurkikuntza arkeologikoa egitea. Baina horrela izan zen, hitz gutxitan, Jose Antonio Otxaran arkeologoari gertatu zitzaiona. Kuartangon izan zen aurkikuntza, 1997an. Erromatar itxurako zenbait arrasto topatu zituen Kuartangoko haranean, Andagoste izeneko bazter batean. Arkeologoa izanda, indusketa burutzeko baimenak berehala eskuratu […]

Leer más Andagoste, argitu gabeko bataila

Ktesibios-en altxorra

Lokatzetik atera berria zen pieza horrek berehala piztu zuen arkeologoen arreta. Irungo erromatar kaiaren indusketan parte hartzen ari zirenek ez zuten aurretik halakorik ikusi. 1998. urtea zen eta arkeologoek gaur egungo Irunen azpian dagoen Oiasso hiri erromatarra berreskuratzen ari ziren. Azken urteotan gero eta gehiago izaten ari den tendentzia bat baieztatuz, ezagutzaren globalizazioak ekarri zuen […]

Leer más Ktesibios-en altxorra

Kanbises erregearen armada galdua

Kristo aurreko 525. urtean Egipto konkistatu zuenean, Pertsiako Kanbises II.ak ez zuen harrera berorik lortu. Horrelako jarrerak normalak dira Historian. Baina gauza bat da menderatutako herriaren aldetik laudorio askorik ez jasotzea eta oso gauza bestelakoa zuzenean kontrako jarrera agertzea. Hori egiten ausartu ziren, hain zuzen, Siwako oasian zegoen Amon jainkoaren orakulua interpretatzen zuten apaizak. Amon […]

Leer más Kanbises erregearen armada galdua